Andoaingo ‘Taller de técnicos informáticos a los 60’ tailerra eta ‘100 Hongos’ mikologian espezializatutako web orrialdea izan dira, joan den urriaren 20an, Eibarren, Fundetec Fundazioak eta Telezentroen Komunitatearen Elkarteak antolatutako ‘Mayores cON Iniciativa Euskadi’ lehiaketan saritutako bi ekimenak. Bi proiektu horiek izango dira euskal ordezkariak azaroaren 17an Madrilen izango den final nazionalean.

Bi sarituez gain, beste bi aipamen berezi ere izan ziren. Bata, Soraluzeko bost herritarrek aurkeztutako ‘Soraluze Gogoan’ blogarentzat, herriko memoria historikoa berreskuratzea xede duenarentzat. Bestea, 89 urteko Cristina Yonte irundarrarentzat, ezagutzen dituen etxeko erremedio guztiak ‘Remedios naturales a tu alcance’ blogean bildu dituelako.

14 izan ziren Euskadin aurkeztutako ekimenak, denak ere KZgunea zentroetan garatu ziren eta teknologia berriak 55 urtetik gorakoei gerturatzera bideratuta zeuden. Lehiaketaren xedea bete dela ikus daiteke, hau da, Informazioaren Gizartean adinekoen parte-hartzea bultzatzea.

Ekitaldia defendatzen duten erakundeetako hainbat ordezkariren esku-hartzea izan zuen ekitaldiak.
Besteak beste, Elena Perez, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioko sailburuordea, Alfonso Arbiza, Fundetec Fundazioko zuzendari kudeatzailea eta Juan Francisco Delgado, Telezentroen Komunitatearen Elkarteko presidentea. Denak bat etorri ziren teknologia berriak adinekoei gerturatzeko eta eguneroko bizitzan horien erabilera bultzatzeko beharrari dagokionez.

Saritutako ekimenak

Taller de Técnicos Informáticos a los 60 tailerra Andoaingo KZguneko hiru erabiltzailek bertako Bertxin Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarterako egindako bloga da. Blogak elkarteko ekintzen berri ematen du eta, horrez gain, ordenagailuaren erabileran hasiberriak diren adinekoentzako zalantzak argitzeko eta laguntza informatikoa eskaintzeko zerbitzua biltzen du. Laguntza-zerbitzua beraiek kudeatzen dute.

100 Hongos Etxebarriko (Bizkaia) KZgunean sortutako webgunea da. Bertan espezie desberdinen ezaugarriak azalduta daude irudi eta oharrekin eta horiek biltzeko landa-gida arrunta eskaintzen da.

Remedios naturales a tu alcance Irungo KZgunean Cristina Yontek (89 urte) garatutako bloga da. Bertan denon eskura jartzen ditu hainbat gaixotasun sendatzeko edo arintzeko ezagutzen dituen etxeko erremedioak.

Soraluze Gogoan Soraluzeko KZgunean egindako bloga da. Soraluzeko memoria historikoa argazki eta kontakizun elektronikoen bidez berreskuratzea du xede.
http://www.youtube.com/watch?v=DUFhUafozRY