BirusaSegurtasuna, birusa eta antibirusa gaiari eskainiko diogun segida bateko lehen sarrera da honako hau. Lehen zati honetan birusen gaia landuko dugu, zer diren eta nola jokatzen duten. Hurrengoetan, zer birus mota dauden, saihesteko gomendioak eta sarean topa ditzakegun doako antibirusak aipatuko ditugu.

Malware software mota bat da, jabearen baimenik gabe ordenagailuan sartu eta kaltetzen saiatzen da. Birusak malware mota bat dira.

Gaur egun ordenagailuekin dugun arazo handietako bat birusak izatea da. Baina zer da birus bat?

Guk ezagutzen dugun ohiko birusa zomorro mikroskopiko bat da, beste organismo batzuetako zelulen barruan ugaritzen dena, gu ohartu ere egin gabe, sintomak sentitu arte. Birus informatikoen kasuan, erabiltzaileak jakin gabe instalatu eta bere burua erreplikatzen duen programa bat da.

Lehen kasuan gure gorputzak serieko antibirus bat du instalatuta, eta saiatzen da birusa ezabatzen, baina ez duenean eraginkortasunez jokatzen, beste antibirus batera jo behar izaten dugu: medikuak agintzen digun “sendagaia”.

Bigarren kasuan komeni da ordenagailuan antibirus bat instalatuta izatea, eta funtzionatuko ez balu gaian espezialista den “mediku” informatikariarengana jotzea.

Modu askotara infekta daiteke, hona hemen horietako batzuk:

– Posta elektronikoa.

– Walware duten webguneak

– Txat

– P2P programak

– Nabigatzailerako “pluginak” instalatzea

– Sare sozialetarako egiaztatu gabeko aplikazioak instalatzea

– Infektatutako USB gailuak konektatzea (memoriak, argazki-kamerak, sakelakoak eta abar)

– Kutsatutako CD /DVD / Disketeak

– Jatorrizkoa ez den edo egiaztatu gabeko softwarea instalatzea

Hurrengo kapituluetan birus motez eta haiek nola saihestu aipatuko dugu, baina gaiaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu,  gure webunean eskuragarri dagoen “Doako antibirus programak” ikastaroa gomendatzen dizugu; bertan ikusi ahal izango duzu ikastaroa edo zein KZgunetan ematen den kontsultatu.