2011ko otsailaren erdialdera METAPOSTA zerbitzua funtzionatzen hasi zenetik, KZguneak METAPOSTAn bertaratutako alta izapidetzeko zentro ugari ditu. Ziurtagiri digitalik ez dutenentzat pentsatuta, NAN aurkeztearekin bakarrik erabiltzailea eta pasahitza eskuratu ahal izango dira METAPOSTA plataformaren aukerez gozatzeko.

2012 honetan, KZgune zentroetan xede horretarako eskuragarri dauden zentroetatik izapidetutako METAPOSTAKO bertaratutako altek txartel-irakurgailu elektronikoa jasoko dute. Hori horrela, erabiltzaile berriek on line eta beren etxeetatik izapidetu ahal izango dituzte aitortutako identifikazio digitala edo ziurtagiri digitala eskatzen duten eragiketa guztiak.

Ziurtagiri hori falta izanez gero, KZguneak IZENPEri, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatutako enpresa ziurtatzaileari, ziurtagiri digitalaren eskaera egitea ere errazten du.

Ondoren, METAPOSTAKO bertaratutako alta eskatzeko eta txartel-irakurgailu elektronikoa jasotzeko KZguneko zentroen zerrenda azalduko dugu.

Gipuzkoa Bizkaia Araba
Irun Portugalete Laudio
Donostia. Alderdi Eder Basauri Amurrio
Donostia. Okendo Bilbao. Dusto Vitoria-Gasteiz. Aldaba
Errenteria Bilbao. Zorrotza Vitoria-Gasteiz. Arriaga
Arrasate Bilbao. Otxarkoaga Vitoria-Gasteiz. El Pilar
Azkoitia Bilbao. Basurto Vitoria-Gasteiz. Hegoalde
Azpeitia Bilbao. Begoña Vitoria-Gasteiz. Ibaiondo
Beasain Getxo. Algorta Vitoria-Gasteiz. Iparralde
Bergara Amorebieta Vitoria-Gasteiz. Lakua
Eibar Gernika
Elgoibar Mungia
Oñati Arrigorriaga
Zarautz Leioa
Zumarraga Durango
Aretxabaleta Ermua
Deba Erandio
Lazkao
Legazpi
Ordizia
Urretxu
Zumaia