Joan den astean, TelezeLogotipo Asociación Comunidad Redes de Telecentrosntro Sareen Komunitate Elkartearen Ohiko IV. Biltzarra egin zen, Badajozen, eta Elkarteko Lehendakariordetza betetzen duen KZguneak bertan parte hartu zuen. Deialdia martxoaren 14an egin zen, eta Elkarteko 11 telezentro sare bildu ziren biltzarrera. Bertan, 2012ko aurrekontuak eta Esku-hartze Plana onartu ziren.

Telezentro Sareen Komunitate Elkartea 2008an sortu zen, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) herritarren esku jarrita Informazioaren Gizartea sustatzea helburu duten eremu publikoak sortzen, dinamizatzen eta mantentzen dituzten erakundeak eta taldeak batzeko asmoz. Autonomia erkidegoak, probintziako diputazioak eta erakunde autonomoak daude batuta Elkartean, eta Espainia osoko 8.000 bat telezentro ordezkatzen ditu.

Joan den asteko deialdian Ezohiko Biltzar bat ere egin zen, eta bertan, onartu egin zen telezentroen sorrerarekin eta funtzionamenduarekin lotura zuzena duten pertsona fisiko edo juridikoak Elkartean sar daitezen. Erabaki horren bidez, hainbat arlotan telezentroen sorrera eta garapenarekin eta Informazioaren Gizartearen garapenarekin zerikusia duten eragileak barneratu nahi dira Elkartean, telezentroak berrikuntza eta ekintzailetza zentro izan daitezen bultza dezaketelako.

Berrikuntza Landa Eremuan

Martxoaren 15ean Badajozen egin zen “Apropiación de la Tecnología para la Innovación en el Medio Rural” jardunaldian ere parte hartu zuen KZguneak. Jardunaldia IdenTIC Partzuergoak, Telezentro Sareen Komunitate Elkarteak eta Extremadurako Herri Unibertsitateen Elkarteak (AUPEX) antolatu zuten, hain zuzen ere.

Hainbat autonomia erkidegotako telezentro sareetako ordezkariek eta herri unibertsitateetako arduradunek egin zuten bat deialdiarekin. Egitarauari dagokionez, landa eremuaren bilakaera eta garapena berrikuntzarekin guztiz lotuta daudela kontuan hartuta gauzatu zen.

Social Media-ko aholkulari den Dolors Reig 2.0 inguruneak garatzeko aukerei buruz mintzatu zen, eta bi mahai ingurutan pertsona, enpresa eta erakundeetako berrikuntzaren eta aukerako finantzaketa ereduen gaietan sakondu zen. Gainera, Extremadurako jardunbide egokien eta arrakasta izan duten ekimenen berri ere eman zen jardunaldian.

Telezentro Sareen Komunitate Elkarteko IV. Biltzarra

Telezentro Sareen Komunitate Elkarteko IV. Biltzarra