Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila hazteko potentzial handiena duen euskal enpresaren bila dabil “Emprendedor XXI” sari-banaketarako bere hautagaitza babesteko.

EmprendedorXXI Saria “La Caixa”k sustatzen eta ematen du ENISA-Empresa Nacional de Innovación S.A.-rekin batera, eta Euskadin Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatzen du SPRIren bitartez.

Lehiaketa honek ekintzaileen lana eta talentua eta enpresen hazteko ahalmena aitortu eta saritzen ditu.

VI. edizio honekin areago finkatzen dira lehiaketa honetan ematen diren bi sariak:

emprendesXXI : enpresa hasi berrientzat (0-2 urte).
crecesXXI : hazkunde ahalmen handia duten 2-7 urte bitarteko enpresentzat.

Lehiaketako oinarriak

EmprendesXXI kategoriarako hautagaitzak maiatzaren 9a arte aurkez daitezke eta crecesXXI kategoriakoak maiatzaren 30era arte, sari-banaketaren web orriko Euskadi atalean:

http://premio2012.emprendedorxxi.es

Informazio gehiago jasotzeko, jar zaitez harremanetan hurbilen daukazun Enpresa eta Berrikuntza Zentroarekin.

BIZKAIA
CEDEMI – Barakaldo – T: 94 418 41 00
BEAZ – Bilbao – T: 94 423 92 28

ARABA
CEIA – T:945 298 282

GIPUZKOA
BIC BERRILAN – T: 943 000 999
SAIOLAN – T: 943 712 072