Gipuzkoa EncounterUrtero bezala, KZguneak apirilak 28, 29 eta 30ean Tolosako Usabal polikiroldegian ospatuko den Gipuzkoa Encounter topaketaren lseigarren edizioan kolaboratzen du.

Tolosako Udalak antolatua eta Euskalamiga elkarteak koordinatua, beraien orrian agertzen den bezala, Gipuzkoa Encounter makrofesta hau “ezagutzak trukatu eta informatikarekin erlazionaturiko ekintza ezberdinak egiten dituzten informatikaren zaletu eta profesionalen bilera handi bat da”.

Aurtengo edizioak informatikarekin erlazionaturiko ekintzaz beteriko etenik gabeko 3 egun aurrikusten ditu. Arte digitala, joko lehiaketak, hitzaldiak eta software libre edo hardware tailerrak eskeiniko ditu.
Gipuzkoa Encounter festa pasa den mendeko 80. hamarkadan sortu zen informatika zaletuen bilkura mugimendu baten barnean kokatzen da eta bere islada beste komunitate eta herri batzuetan ere du. Bere anaia nagusia den Euskal Encounter-a, uztailak 26tik 29ra Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC)-ean ospatuko da.

Zaletuek, puntako teknologiaren bidez esperientziak trukatu, sarean jolastu edota onenetatik ikasteko erabili ditzazkete bi ekitaldi hauek, bildutako guztientzat atseginak izatea espero delarik.