2011ko urriaz geroztik, KZgunea Ibercivis proiektuaren laguntzaile da, eta sare osoko ordenagailuen prozesadoreak ematea du eginkizun, inaktibo egoeran daudenean, kalkulu lanak egiteko hainbat proiektu zientifikotan.

KZguneak Ibercivis ekimenerako orain arte lortu duen kalkulu ahalmenak bigarren postuan jarri gaitu entitate produktiboenen zerrendan. Gaurdaino, 15,893,006 kreditu erregistratu ditugu guztira; hots, prozesadoreak eginiko matematika eragiketen kopurua, ikertzaile batentzat erabilgarri direnak. Horixe adierazi du Ibercivisek bere webguneko (www.ibercivis.es) grafiko batean: ikus daitekeenez, KZguneak gorakada handia izan du azken hilabeteetan, eta informazio gehien prozesatu duen entitate bihurtu da.

Ibercivis herritarren konputazio plataforma ekimen aitzindaria da Espainian, eta hainbat ikerkuntza zentro daude bultzatzaileen artean: CIEMAT, CESIC, RedIRIS eta BIFI Institutua.

Ibercivisen xedea da egonean dauden ordenagailuen kalkulu ahalmena aprobetxatzea, hainbat zeregin egiteko ikerkuntza zientifikoko proiektu ugaritan. Edozein pertsonak parte har dezake proiektuan, bakarka edo taldean, eta soilik behar du ordenagailu bat, Interneterako konexioarekin, eta BOINC programa baten instalazioa.

Ibercivis