Eskuratu informazioa mugikorraz, m.gestorestelecentros.es aplikazioaren bidez

Telezentroetako Kudeatzaileen Nazioarteko I. Batzarra

KZguneak, Batura Movile zerbitzuarekin elkarlanean, aplikazio berri bat sortu du gailu mugikorretarako, ekainaren 28 eta 29an Gasteizen egingo den Telezentroetako Kudeatzaileen Nazioarteko I. Batzarra xehetasun guztiekin jarraitzeko.

EAEko telezentroen sarea arduratuko da batzarra antolatzeaz, Telezentro Sareen Komunitateen Elkartearen (ACRT) lehendakariordetzaz arduratzen dena, eta helburutzat izango du topagune bat sortzea, estatuko, Europako eta Latinoamerikako telezentro elkarteentzat, metodologiak, prozesuak, baliabideak, tresnak eta Kudeaketa eta Koordinazio praktika berriak partekatzeko, eta horien guztien gaur egungo egoera eta bilakaera aztertzeko.

Aplikazio berriak (m.gestorestelecentros.es), batzarraren programa ez ezik, bilkuretan parte hartuko duten txostengileei buruzko informazio guztia bilduko du, eta informazio praktikoa eta turistikoa ere eskainiko du hiria eta haren inguruak ezagutzeko.

iOS edo Android-ekin funtzionatzen duten gailu mugikorrek zuzenean deskargatu ahal izango dute aplikazioa, App Store eta Google Play erabilita, hurrenez hurren. Sistema horiek ez dituzten gailuentzat, WiFi gune bat egongo da batzar aretoan, aplikazio doan banatzeko.

App Telezentroetako Kudeatzaileen Nazioarteko I. Batzarra