Euskal Encounter 20Asteburu honetan bideo jokoen eta teknologia berrien Euskadiko profesional askok gehien espero duten topaketa egingo da: Euskal Encounter. Urtero bezala, KZgunea bertan izango da, 65 PC laga baititu, eta ostiralean, uztailak 27, bisitaldi gidatuak antolatuko ditu informatikaren topagune honetan interesa duten 55 urtetik gorako guztientzat.

Hogeigarren edizioan, Euskal Encounterren antolatzaileek, datorren uztailaren 26-29an, 4.000 ordenagailu eta 6.000 parte hartzailetik gora bilduko dituzte Barakaldoko BECen, 20 GBko deskarga abiaduran konektatuta. Ekitaldia, Euskaltel Fundazioak antolatuta, Euskaltelen, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa izango du.

Edizio honetan topaketak “Lleida Liquid Galaxy” izango du, dibulgazio proiektu bat Google Earthek sortutako ingurunetan bisitariek “hegaldi murgiltzaileak” egin ditzaten, zortzi pantaila erraldoi dituen gailu baten bitartez. Pantaila erraldoien bitartez, erabiltzaileek Ilargia eta NASAk han egindako misioak ikusi eta aztertu ahal izango dituzte, baita Marteko erliebeak edo munduko hogeita hamar hirietako ikuspegi erakargarrienak ere.

Aurten, Euskal Encounterren programak hiru gune nagusi izango ditu: Euskal Party, Gamegune eta Opengune. Lehen gunea soilik “partyko” parte hartzaileentzat da, non ordenagailu pertsonalak instalatu eta arte digitalarekin, hardwarearekin, software librearekin, robotikarekin eta joko amateurrekin zerikusia duten jarduerak egiten dituzten.

Bigarren gunea bideojokoen nazioarteko lehiaketari eskainita dago: Gamegunea. Lehiaketa munduko hiru Counter Strike txapelketa garrantzitsuenetako bat bihurtu da.

Azkenik, Opengune espazioa, gune ireki eta doakoa, publiko osoarentzat; aurten, “Lleida Liquid Galaxy” izango du, eta, bertan, hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak eskainiko dira segurtasun informatikoari, hezkuntzaren teknologia berriei, etorkizuneko zinemari edo ekintzaileentzako finantzaketa bilaketari buruz. Edizio honek kokaleku berria izango du, sarrerako atarian, gune askoz erosoagoa BECera etorri nahi duten guztientzat produktu teknologiko berrienak aurkitzera eta proposamen informatiko aurreratuenekin aho zabalik gelditu eta gozatzera.

Egitaraua

EuskalEncounter