KZmailBadugu, dagoeneko, KZgunearen posta elektroniko berria martxan jartzeko data zehatza.

Datorren astelehenean, azaroaren 26an, jarriko dugu martxan zure kudeaketa guztiak erraztuko dituen KZgunearen posta elektroniko berria.

Hurrengo astean, KZgunearen blogean txertatuko ditugu posta elektroniko berri hau erabiltzeko kontutan hartu beharreko argibideak.

Edozein arazo izanez gero, egin ezazu kontsulta hurbilen daukazun KZgunea zentruan.

Gogoratu beharko duzu, gainera, zure helbide elektronikoa idazterako orduan, lehen beharrezkoa ez zen “@kzgunea.net” zatia ere gehitu beharko duzula.

Azkenik, jakin ezazue informazio guztia gure sare sozialetan ere zintzilikatuko dugula.