Gaur, Abenduak 13, emango zaio amaiera Elkartekintza Sarean ekimenaren bigarren ekitaldiari. Zehazki Zawp Proiektuak Bilbon –Zorrozaurren- daukan seigarren pabiloian ospatuko da itxiera-saioa. SPRI-ren sustapenarekin eta Asier Gallastegi (Korapilatzen), zein Maria Gutierrezen (EDE Fundazioa) koordinazio lanari esker garatu den proiektu honen bigarren edizioan, KZguneak sekula baino presentzia handiagoa izan du. “KZgunearekin izan dugun elkarlana lehendabiziko ediziokoa baino estuagoa izan da”, dio Gallastegik. “Oso harreman positiboa eratu dugu; izan ere, KZgunea-ko zentruak erabili baititugu gure formakuntzaren zati esanguratsuak batzen dituen formakuntza-saio txikiagoak eskaintzeko”, gaineratzen du.

Gaurkoa oso jardunaldi dinamiko eta praktikoa izango da. Saioaren azken helburua lau hilabeteko formakuntza bizi baten osteko ondorio eta iruzkinik garrantzitsuenak ateratzea da. Gogoetarako espazio horren ostean, parte-hartzaileak gai ezberdinak jorratzeko sortuko diren lantegietan bilduko dira. Praktika hau bukatu ostean, eta jardunaldia biribiltzeko, “Los Sanchez” konpainia katalandarrak eskainiko duen “Alaska 2099” antzezpena eskainiko du. Esteka honetan, jorratuko diren gaiak eta ordutegi guztiak aurkituko dituzue.