KZguneak, gaztetxoenak teknologia berrien inguruan sentsibilizatzeko asmoz, bere presentzia handitu du Gabonetako Umeen Parkeetan. Reciclanet, software askearen eta IT-en aldeko sustapenean lan egiten duen erakunde ez gobernutarraren eskutik, KZguneak software askea duten eta material berrerabiliarekin osatu diren PC-ak jarri ditu GUP-eko erabiltzaileen esku. Gainera, jakin beharrekoa da ordenagailu berrerabilgarri hauek eskuragarri daudela oso prezio erakargarrietan; 45 eta 85ren artean, hain zuzen ere.

Jasangarritasunaren eta gazteenen aldeko apustua, biak, batzen dituen elkarlan honekin, KZguneak sentsibilitate dinamika bat sortu nahi izan du. Lehen asmoa izan da gaztetxoenei jakinaraztea Sarearen atzean aukeraz beteriko mundu bat ezkutatzen dela; oso ezagunak egiten zaizkien sare sozial eta bideo plataformetatik haratago. “Tresnak ezagutu eta erabiltzeak ez du esan nahi ondo erabiltzen ditugunik”, dio FICOBA-n IKT-en abantaila guztiak azaltzen ari den dinamizatzaileak. “Erakutsi behar zaie ez dela bakarrik txateatzea eta bideoak ikustea. Sareak zerbitzu kantitate izugarri bat jartzen dizu eskura”, gaineratzen du.

Irungo FICOBA-n, zein Barakaldoko BEC-en KZguneak hartu dituen espazioak oso zabalak dira. Gipuzkoako erakusketa azokako sarreran kokatzen dira KZgunea eta Reciclanet-en artean instalaturiko 15 ekipo informatikoak. Lehendabiziko egunetatik oso jarrera baikorra erakutsi dute umeek. Izan ere goizeko lehen ordutik, jendetza biltzen baita ordenagailuen inguruan, nabigatzeko itxaroten dauden umeen ilara handitzen doan bitartean.

Bilbon antzeko egoera aurki daiteke; ordenagailu guztiak jendez beteta, eta zutik beste batzuk euren txanda itxaroten. KZgunea, zehazki, BEC-eko 1 pabiloian kokatzen da, Eusko Jaurlaritzak hartzen duen stand erraldoiaren barruan. “Larunbatean jendetza bildu zen. Igandean erritmoak behera egin zuen eta aste honetan goraino egon da ikastolen etorrerarekin”, dio BEC-eko umeen zaintza eta formakuntza lanetan ari den beste dinamizatzaile batek. Hurrengo egunetan ere jendetza izugarria espero da GUPetan. Gipuzkoako Parkea urtarrilaren 4ra arte egongo da irekita eta Bizkaikoak, berriz, 5era arte irekiko ditu bere ateak. Informazio gehiagorako:

BEC-eko GUP: http://www.pin-ugp.com/

FICOBA-ko GUO: http://pin.ficoba.org/micro_pin/index.asp?