30 elkarte baino gehiago erakarri zituen deialdi arrakastatsuaren ostean, aste honetan hasi dira antolatzen KZguneako zentru ezberdinetan Emakumeak Sarean ekimeneko formakuntzaren lehen moduluak. Nahiz eta erakunde bakoitzak jatorri eta antolaketa-modu ezberdina izan, denak ala denak interes komuna jarri dute IKT-etan, eta hauek ondo ezagutzeak eskutik dakartzan abantailetanEmakunde, Emakumearen Euskal Institutua, eta KZgunearen artean antolatzen den proiektu honek bigarren edizioa ospatzen du aurten, iragarritako datuak goitik jo dituelarik. Bermeoko eta Donostiko Ernest Lluch KZ zentruetan hasi dira Informazio eta Komunikazioaren Teknologietara hurbiltzeko formakuntza ikastaro hauek. Kontuak kontu, laster konturatu dira IKT-ak, mehatxu baino euren bizitzako esparru askotan lagungarri izan daitezkeen tresnak direla. Ausartak dira eta gogo biziz daude; gainera, umorerik ez dute falta. Eta zuen erakundean, zeren zai zaudete?