Blogeko aurreko sarreretan esan den bezala, 2013. urte honetan KZguneak bere ia 300 zentruak GNU/Linux-era migratzeko asmoa berretsi du. Aurreko urtean zehar hiru zentro-piloto martxan jarri ondoren, urtarriletik hona dozenaka zentroren migrazioak burutu dira.

oftware askerako migrazioa aurrera eramatea izan da KZgunearen apustu historiko nabarmenetako bat. Teknologia bat edo beste aukeratzea baino, mugimendu honekin  KZguneak software askearekin konpartitzen dituen balore etikoetara hurbiltzeko erantzuna eman nahi izan du. Izan ere, eguneroko lanak errazteaz gain, teknologia berriek mundu justu, onuragarri eta berdintsuago bat lortzeko bidelagun izan baitaitezke.

Kolaborazioa, altruismoa edota askatasuna bezalako baloreak software askearekin batera datoz. Beraz, KZguneak, populazioaren sektore ahulenen erreferente teknologiko den heinean, esfortzu guztiak egin behar ditu gizarte osoak IKT-etara sarbidea izan dezan. Finean, KZguneak bere egiten du ideia bat: “IKT-en erabilpen justuago batek, gizarte justuago bat ekarriko du”. Eta hor, software askea proiektu berrien elemento zentral bihurtzen ari da.

Blog honetako hurrengo sarreretan argi eta garbi azalduko ditugu migrazio-prozesu honen gora-beherak. Datu tekniko, izandako esperientzia eta jasotako ikasgaiak oso lagungarri izan daitezke, bai antzeko kontuetan barneratzen ari diren ekimenentzat, zein kontu honetan interesa duen ororentzat.