KZgunearen GNU/Linux-erako migrazioa profesional askoren esku-sartzea behar izan duen prozesu neketsua izan da. Hasieratik sistema eragile berriaren instalazioa errazteko, KZguneak Ubuntu-ren bertsio propio bat sortzea erabaki zuen. Nahiz eta KZnux-en lehen bertsioa Ubuntu 10.04-aren magalean jaio, egun KZgunea zentroetan instalatuta dagoen bertsioa Ubuntu 12.04-an oinarritzen da. Prozesu honen xedeetako bat bertsio bakoitzaren modifikazioa zentro bakoitzaren beharrizanen arabera egitea izan da. Hasieratik, sistemaren aldaketa ahalik eta naturalen gauzatzea izan zen helburua. Horretarako, ezinbestekoa zen migrazio honek (Windows XP-tik KZnux-era) KZguneako ohiko erabiltzaileentzat aldaketa erraztea. Zentzu honetan, erabiltzen ari diren aplikazio guztiak migratu dira eta aurretik zeudenen baldintza berak betetzea izan zen helburua. Prozesua oso erraza izan da, izan ere software garatzaile gehienek aplikazioak Ubuntu bertsiorako ere prestatzen baitituzte (Firefox, Google Earth, Audacity, Open Office o Gimp).

Talde teknikoak aurkitu duen arazorik handienetako bat izan da Windows aplikazio bereziak behar dituzten Windows aplikazioak bilatzea. Adibidez, SharePoint plataformak, Windows-enak diren Internet Explorer eta Microsoft Officen beharra dauka martxan jartzeko. Kasuen ikerketa sakon bat egin ostean, eta irtenbide asko frogatuta, azkenean lortu zen aplikazioa martxan jartzea.

Beste arazo larrietako bat ziurtagiri digitalekin agertu zen (Herritarren Udal Txartela, DNIe…), Firefox nabigatzaileak erabiltzen dituen txartel ezberdinen arteko moduluek duten bateraezintasuna dela eta. Urte bete baino gehiago igaro ondoren, segurtasun modulu bakoitzarentzat profil ezberdinak erabiltzea izan zen irtenbidea. Arazoa Izenpe-ri esker konpondu zen. Ziurtagiri digitalak igortzeaz arduratzen den enpresa honek segurtasun modulu berri bat eman zigun.

Elementu periferikoen instalakuntzarekin ere (inprimatzaile eta eskanerrak, batez ere) arazo ugari agertu ziren. Izan ere, enpresa gehienek dituzte Windows-erako driver instalatzaileak, baina ez GNU/Linux-erako. Hala ere, eta software askearen atzean dagoen komunitate aktiboari esker, ezarpen berriak frogatzen ziren egunero, azkenean, irtenbide eraginkor bat lortu zen arte.

Esperientzia honek argi eta garbi erakusten du elkarlanaren fruituak azkar heltzen direla. Ideiak partekatzeak arazoak konpontzen eta eraginkorragoak izatea laguntzen digu, bidez batez pertsonen bizitza-kalitatea hobetzen duelarik eta mundu justuago bat bultzatzen duelarik.

Zentzu honetan, oso erabilia den, eta George Bernard Shaw-ri egozten zaion, esaldiak argi dio: “Zuk sagar bat baduzu, nik sagar bat badaukat eta elkartrukatzen baditugu, orduan bakoitzak sagar bana izaten jarraituko du. Baina zuk ideia bat baldin baduzu, nik ideia bat baldin badaukat eta ideiak elkartrukatzen baditugu, orduan bakoitzak bi ideia izango ditu.