Dagoeneko jakingo duzun bezala, KZgunea Global Telecentre Award-eko final-erdietara igaro da, “Telezentruen Sarea” kategoriaren barruan. KZguneak aurkeztu duen ekimenak eragile sozial askoren babesa izan badu ere, oraingoan zuri ere hautagaitza honen aldeko babesa ematea eskatu nahi dizugu.

Bigarren fase hau on-line bidez egituratuko den bozketa prozesu batekin hasi da jada. Botazioa maiatzaren 15era arte egin ahal izango da, eta minutu batzuk baino ez dizkizugu eskatzen; zure laguntza behar dugu KZgunearen irudia mundu osoan zehar zabal dadin.

Botoa eman ahal izateko Komunitateko kide erregistratu izan beharra dago. Bozketa-epea bukatzean, kategoria bakoitzean boz gehien biltzen duen sarrerak irabaziko du “Komunitate Globalaren Hautatu” saria.

Hurrengo estekan aurkituko dituzue bozketa-prozesua egin ahal izateko gomendioak. Egin ezazu klik “Registra tu voto ahora” estekan eta sortu ezazu kontu berri bat. Behin hori eginda, eta zure helbide elektronikoa baiezatatu ostean, kategoria bakoitzeko ekimen bat aukeratu ahal izango duzu.