Egutegiko laugarren orria pasatzera goazen honetan, gorri kolore bizian nabarmentzen zaigu maiatzeko egunetako bat. Izan ere, hilabete horretako 17a Nazioarteko Interneten Eguna baita. Bizitzeko dugun modua goitik behera aldatu duen tresna izateaz gain, Internetek gizarte justu eta berdintsuago batetara hurbiltzen gaituela sinisten dugunontzako egun seinalatua. Zortzigarren edizioa dugu jada.

Historiaren inguruko ariketa bat egiteatik, 2005eko azaroan, Informazioaren Gizartearen inguruko Goi-Bileran, Nazio Batuen Batzar Orokorrari eskatu zitzaion maiatzaren 17a Informazioaren Gizartearen egun izendatzeko. Hortik jaio zen, geroago Interneten Egun bezala ezagutzen duguna.

Interneten Egunaren Estatuko web ofizialak dioen bezala, “efemeride honek teknologia berriek hiritarren eta herrien bizitza-maila hobe dezaketela nahi du eman ezagutzera”. Azken finean, helburua da hiritar guztiek Internet hobeto ezagutzea eta sareak gizarte eta ekonomia garatzeko izan dezakeen garrantziaren kontzientzia hartzea.

Mugimendu zabal honen barruan, KZguneak ere parte-hartu nahi du sareari urtero egiten zaion omenaldi honetan. Egon zaitezte adi, laster emango baititugu egun horretan KZgunearekin batera parte-hartzeko gomendio batzuk.

Ezusteko politak ziurtatuta daude…