Internet Egunean modu aktibo batetan parte hartu nahi al duzu? Ezagutzen al dituzu egun garrantzitsu horri begira antolatu diren ekimen guztiak? Euskadinnova-ren atariak esteka honetan ematen digu aste honetarako prestatu diren ekimenen berri.

KZgunean ere ospakizun hauetan parte hartu nahi izan dugu. Horretarako, lehiaketa bat prestatu dugu eta denak zaudete gonbidatuta bertan parte-hartzera; bide batez, esan sari bikainak zozkatuko direla. Bi modutara parte hartu ahal izango duzue lehiaketan:

-Alde batetik, “Internet Egunaren” zenbait logo ezkutatu ditugu gure webgune ofizialean (www.kzgunea.net). Bilatu behar duzuen logoa, justu berri honen azpian dagoen hori da. Egin behar duzuen bakarra webgunean zehar hiru logo bilatzea da; ondoren, mezu elektroniko bat bidali behar duzue 17internet@kzgunea.net helbidera esanez zein puntu zehatzetan aurkitu dituzuen logo horiek. Ez ahaztu zuen izena eta kontakturako modu bat idaztea zuekin harremanetan jartzeko.

-Bigarren bidea helbide honetan sartu eta bertan dagoen inkestan aurkituko dituzuen lauki guztiak betetzea da.

Datorren igandeko (maiatzak 19) 23:59ak arte bidali ahal izango dituzue erantzun guztiak. Zuen parte-hartzearen zai geratzen gara eta jar zaitezte harremanetan gurekin edozein zalantza edo iradokizun baldin baduzue.

Zorte on!