Beti esan da ongi hasten dena ondo bukatzen dela. Eta nahiz eta jakin esaldi honek defendatzaile beste aurkari dituela, KZguneak bere egiten du Emakumeak Sarean-en bigarren edizioa laburtzeko. Izan ere, Euskadiko txoko guztietan hilabete luzez teknologien hastapenerako ikastaro asko eman ostean, Emakunde zein KZgunea-ko arduradunek egindako balorazioa ezin positiboagoa izan baita.

Azkenean, 35 elkartetik etorritako 822 emakumek hartu dute parte ekimenean. Bigarren edizio honek aurreko ekitaldian izandako akatsak zuzentzeko balio izan du, baina baita ere datozen edizioetan aplikatu beharko liratekeen hobekuntzak identifikatzeko. Hain izan dira berri onak, ezen bigarren edizioa bukatu bezain laster, KZgunea eta Emakunde guztiz prest agertu direla, lehenago edo beranduago, ekimen zoragarri honen hirugarren edizioa antolatzeko.

Berriro ere, dinamizatzaileen gaitasun paregabea eta ezagutza berriak barneratzeko gose izugarria agertzen duen publikoaren arteko baturak ekarri du ekimenaren arrakasta. ¿Eta hemendik aurrera zer? Bada, berrikuntza sozialaren barnean sartzen den proiektu honetan hobekuntza ekarriko duten kontuekin pentsatzeko garaia da. Laster, hirugarren edizioan ikusiko dugu elkar.