Estreinu-garaia da KZgunean. Armairuan genituen jantzirik dotoreenak jarri ditugu eta hamar urte luzez irudi bera izan ostean, udazken-negu denboraldia webgune moderno eta erabilterrazago baten aurkezpenarekin hasi dugu.

Probatzea izaten da onena, baina aurreratzen dizuegu aurrekoa baino erabilerrazagoa den atari bat egiten saiatu garela. Lehendabizi, laster konturatuko zarete edukiak, webgune berri honetan, askoz ordenatuago daudela, zerbitzu eta formakuntzak hobeto sailkatuz. Gainera, erabiltzaileek gehien bisitatzen dituzten zonaldeak klik baten distantzira jarri ditugu, gure erabiltzaileen itxaron-denborak murriztuz.

Diseinuan ere jauzia polita eman dugu. Atariaren itxura argitzeko asmoz, gure kolore identifikatzaileak berrindartu ditugu (urdin eta zuria), marka-irudiaren koherentzia mantentzeko.

Orain, korapilatu eta erabiltzeko unea da. Gogor eman!