Mobile Marketingerako aplikazioak garatzen espezialista den Batura Mobile Solutions-en eskutik, KZgunean tablet eta mugikorretarako daukagun aplikazioa eguneratu dugu. Hala, 1.1.4 bertsioa aurkeztu dugu, iOS eta Android-ekin bateragarritasun hobea lortzeko.

Irtenbide mugikorren garrantzia, eta eurek sortzen duten trafikoa, modu izugarrian hazten ari den garai honetan, aplikazio honen helburua informazioa ahalik eta modurik azkarrenean jendearen eskuetan jartzea izan zen. Pixkanaka, baina, hobekuntzak ezartzen joan gara eta egun tresna bikaina da hainbeste informazio sortzen duen KZgunearen jarraipena egiteko. Horrela, aplikazioak informazio praktiko eta eguneratu asko gordetzen du; hala nola, zentruen geo-lokalizazioa, ordutegiak edota ikastaroen katalogoa.

iTunes-erako bertsioa: https://itunes.apple.com/es/app/kzgunea/id634912588?mt=8

Android-erako bertsioa https://play.google.com/store/apps/details?id=com.baturamobile.kzgunea&hl=es

Eta zuk, jaitsi al duzu?