Teknologiek asko lagundu digute, beste gauza askoren artean, distantziak murrizten. Ibilgailuekin, adbidibez, kilometro gehiago denbora gutxiagoan egiteko aukera dugu. Hurbilketa-prozesu hori eremu guztietan eman da eta, nola ez, baita inguru birtualean ere. Egun, ozeano bateko tarteko distantzia duten bi lagunek etengabeko harremana izan dezakete; berehalako mezuak bidal ditzakete, Sare Sozialei esker euren interesak ere mundu guztiarekin parteka ditzakete… eta, seguraski, jende gehienari gustatzen zaiona ere egin dezakete: dohainik hitz egin!

Doako deiak skypekin

Tresna asko daude doako deiak egin ahal izateko. Baina guztien gainetik, bat nabarmentzen da: Skype. Estoniar jatorria duen tresna hau interneteko erabiltzaileen zerbitzu kuttunetako bat da. Izan ere, aplikazio honek plataformara sarbidea duen beste edozein pertsonarekin doan hitz egiteko aukera ematen baitigu oso modu erraz eta azkarrean. Era honetako lehendabiziko zerbitzuetako bat izanik, erabiltzaile askok dauka kontu bat bertan eta horrek ere asko lagundu dio sektorearen lidergoa lortzerako orduan. Gainera, ordainduz gero, telefono mugikor eta finkoetara ere deitu ahal izango dugu, ohikoa baino prezio txikiagoa ordainduz.

Duela gutxi, gainera, euskararen aldeko talde batek Skypen software osoa (6.1 bertsiotik 6.7.era) euskerara itzuli duela jakin dugu. “Bai Euskarari” ekimenaren atarian, software-a lortzeko esteka aurkituko dugu.

Lortu KZgunearen dokumentazioa eta egin doako deiak Skypekin

Oso erraza da doako deiak Skypekin egitea. Berez, Interneterako konexio sendo bat, erabiltzaile kontu bat eta mikrofono bat baino ez dugu behar. Egunero erabiltzaln ditugun gailu eta sistema eragile gehienekin bateragarria da. Tresnak egin duen azken eguneraketetako bat Android sistemekin hobeto bateratzeko izan da.

Skype da KZgunearen katalogoko ikastaro arrakastatsuenetako bat. Ikastaroa emateko prestatuta dugun dokumentazioa esteka honetan jaitsi dezakezu eta hurrengo kontu guztiak ikasiko ahal izango dituzu bertan:

  • Alta ematen
  • Ezarpen pertsonalak aldatzen
  • Kontaktuak bilatzen
  • Deiak egiten
  • Bideodeiak egiten

Hori bai, doako deien mundua oso zabala da. Hori dela eta, Skype-n aukerak interesatzen bazaizkizu, ezin dituzu galdu alternatiba nagusiak; esaterako Google Hangouts edo Viber.