Denok daukagu etxebizitza saldu, erosi, aldatu edota alkilatzeko asmoz dabilen lagun, familiarteko edota ezagunen bat. Aldaketa-uneak izaten dira hauek eta askotan, egin behar diren izapide eta joan-etorri guztien erruz, oso prozesu gogaikarriak izan daitezke. Etxebide, etxebizitza kontuetako aktibitate publiko guztiak batzen dituen euskal zerbitzua, duela denbora asko ahalegindu zen arazo hauei irtenbidea jartzen. Hori dela eta, askoz interaktiboagoa zen webgunea aurkeztu zuten, etxebizitza kontuetan egin beharreko tramite guztiak on-line bidez egiteko aukera emanez.

Etxebideren webgunea

Etxebideren webgunea ezagutzeak minutu batzuk baino ez dizkizu eramango.

2011. urtetik Etxebideko tramite guztiak elektronikoki egin daitezke, baina oraindik ere askok uste dute zailagoa dela izapenak on-line bidez egitea. Webgunea garatzen aritu diren informatikarien asmo nagusia hasieratik izan zen erabiltzaileei nabigazioa ahalik eta gehien erraztea; alegia, tramiteak on-line egin nahi dituen erabiltzaileari egin beharrekoak egiteko baliabide guztiak ematea. Sekulako lana egin ostean, badirudi geroz eta jende gehiago ari da webgune barneko mugimendu eta izapide guztiak modu elektronikoan egiten. Nahiz eta lehendabiziko begiratuan eduki legal asko daukala pentsatu, laster ikusiko duzu Etxebideren weba sakontasunean ezagutzeak minutu batzuk baino ez dizkizula eramango.

Ezagutzako informatikoko beste esparru asko bezala, KZguneak ere dokumentazio potoloa prestatu du Etxebideren webgunearen inguruan: bertan webgunea zertarako jaio den eta nola erabil daitekeen ikas daiteke. Agian gure katalogoko ikastarorik osatuenetakoa ere izan daiteke. Gure on-line formakuntzarako plataforman aurkituko dituzun apunte hauei esker hurrengo kontuak ikasi ahal izango dituzu:

  • Etxebizitza-eskatzailearen izapideak
  • Aldatu etxebizitza-eskaera
  • Zozketak eta esleipenak
  • Etxebizitza babestuen sustapenak kontsultatu
  • Etxebizitza babestua erostea
  • Etxebizitza babestua elkartrukatzea
  • Etxebizitza babestua saltzea
  • Etxebizitza babestua alkilatzea
  • Laguntzen eskaera
  • Orientabide praktikoak

Guzti honekin esan dezakegu dokumentazioan Etxebideko webgunean agertzen diren txoko guztiak ezagutuko dituzula.

Etxebideren webgunea