Ikerketa asko aritu izan dira gizakiok beste pertsonekin erlazionatzeko dugun behar biologikoaz; sozializazio-prozesua beharrezkoa da bizitza betea izateko. Askok arrazonamendu honetan ikusten dute Sare Sozialek orokorrean azken urteetan izan duten arrakastaren azalpena.

Testuinguru honetan, kolektibo askok aurkitu dute sare hauetan euren erakundeak hobetzeko bide ugari, erraztasunak aurkituz, bai barne-antolaketarako zein aktibitateen difusiorako. Gaixo kronikoak ez dira salbuespena izango eta horri erantzun bat emateko asmoz jaio zen Kronikoen Sarea tresna.

Kronikoen Sarea plataforma gaixoei, euren familiei eta zaintzaileei zuzenduta dago.

Osakidetzaren 2010eko “Euskadin kronizitatearen erronkari aurre egiteko estrategia” txostenean, gizonezkoen %41,5ek eta emakumeen %46,3ek aitortu zuten, gutxienez, gaixotasun kroniko bat sufritzen zutela. Ia-ia euskal gizartearen erdia sartuko litzateke sailkapen horren barnean eta honek berak kolektibo hau Euskadiko handienetako bat izatera eramango luke.

Kronikoen Sarea

Kronikoen sarea, hitzak berak dioen bezala, kronikoentzat zuzenduriko sare sozial zabal bat da. LogikoaKronikoen Sarea den bezala, gaixoei zuzenduta egoteaz gain, euren familiei eta zaintzaileei ere zuzentzen da. Elkarren artean laguntzeko eta antzeko egoerak bizi diztuzten pertsonekin esperientziak elkartrukatzeko espazioa da; nahiz eta denek ez duten gaixo berdina sufritzen. Hala, sare honetan aktibitate ugari egin daiteke: testigantzak partekatu, galderak egin, besteenak erantzun, ekitaldiak sortu eta interesatzen zaizkizun taldeetan parte-hartu.

KZguneak esparru zabal hartzen duen tresna hau ikasten laguntzeko ikastaroak eskaintzen ditu. KZgunea eta Kronikoen Sarearen arteko baturak bi entitateen arteko elkarlan logikoa ekarri du, gizarte digitalago, aktiboago eta parte-hartzaileago bat sustatuz. Bestelako dokumentazioarekin gertatzen den bezala, hau ere zintzilik dago KZgunearen on-line plataforman. Material guztia aurkituko duzu esteka honetan; izena-ematen, ekitaldiak sortzen, lagunak bilatzen eta tresna barnean egin daitezkeen gauza guztiak egiten.

Gurekin ikasteaz gain, bestelako berritasunak jarraitu ahal izango dituzu Kronikoen Sareak kudeatzen dituen Twitter (@kronikoensarea) eta Facebook kontuetan.