Datu Pertsonalak Babesteko Legea (LOPD gazteleraz eta hemendik aurrera testuan DBLO) modan dago. CIA-ko langile ohi batek Estatu baten sekretuak argitaratu dituelako edota kazetari batek modu irregularrean datu pertsonalak lortu dituelako… Kontuak kontu, egunero ikusten ditugu komunikabideetan gai honekin lotura zuzena duten berriak.

Baina, zer da zehazki DBLOa? Ofizialki, legea pertsona fisikoen askatasun publiko eta eskubideak bermatu eta babesteko jaio zen; batez ere, pertsonen ohorea , intimitatea eta esparru pribatuari begira. Gure inguruan, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak darama datuen babesen planifikazio estrategikoa. Dena den, ekimen guztiek gauza bera daukate helburu: alegia, datu pertsonalak kudeatzen dituen edozein enpresa, eragile edo instituziok, datu horiek lortzerakoan agindutako kontuetarako baino ez erabiltzeaDatu Pertsonalak Babesteko Legea Pertsona batek bere datuak enpresa bati ematen badizkio informazio zehatz baten inguruan informatuta egoteko, enpresak ezin izango dio informazio horren ingurukoa ez den beste ezer bidali.

Ezagutu Datu Pertsonalak Babesteko Legea eta egokitu zure enpresa KZgunearen laguntzarekin

KZgunea-k datuen babesaren inguruan ematen diren bi dimentsioak hartzen ditu kontutan: batetik, euren datuekin zer egiten den jakin nahi duten erabiltzaileen kasua. Eta bestetik, enpresen ikuspuntua. Hauek behartuta daude euren enpresak DBLO-ra egokitzera datuen erabilera egokia egiteko.

Sartu gure on-line ikasketarako plataforman eta ezagutu Datu Pertsonalak Babesteko Legea. Bertan KZguneak gai honen inguruan prestatu dituen bi ikastaro aurkituko dituzu:

Datu Pertsonalen Babeserako Legea

 

Mundu birtuala ere bete-betean sartuta dago legedi kontu hauetan. Geroz eta galdetegi pertsonal gehiago egiten dira Internet bidez, geroz eta trafiko gehiago dago Sare Sozialetan eta, orokorrean, sarean geroz eta datu pertsonal gehiago dago. Hori dela eta, Internen inguruko kezka geroz eta nabariagoa da legegileen artean.

DPBLa betetzea oso erraza da. Datu Pertsonalen babesaren inguruko kontzientzia izatea arrazoi nahiko izan beharko luke eragile guztiek euren erakundeetan lege hau barnera dezaten. Dena den, norbait ez balego guztiz konbentziturik, beste arrazoi nabari bat dago lege hau betearazteko: legea ez-aplikatzearen ondorioak latzak izan daitezke, isun eta zigor gogorrak ematen direlako. Beraz, ez itxaron gehiago, sartu gure ikastaroetan eta ezagutu Datu Pertsonalak Babesteko Legea.