Liburuak difusio kulturalerako ezinbesteko tresnak izan dira betidanik. Are gehiago, esan daiteke bertan jarri ditugula gizarte bezala izan ditugun asmoak. Liburuetan oinarritu dugu hezkuntza, medikuntza, ekonomia… baina albo batera utzi dugu liburu baten “jabe” izatearen kontua. Propietateak ez ditu bizi bere garai goxoenak; horregatik, azken urteetan liburen elkartrukatzeak jarraitzaile asko batu ditu. Arrakasta horren atzean kontzeptu filosofiko bat aurki dezakegu, eskuzabaltasunarekin, irekierarekin eta jakinminarekin lotzen dena. Ordea, aspektu ekonomikoa ere kontutan izan behar da. Liburu berri asko dituen liburutegi bat mantentzea garestia da (nahiz eta, gerora, inbertsio bat dela inork ez duen ukatuko).

Liburuak elkarbanatu KZgunearen Bookcrossing ikastaroa eginez.

Liburuak elkarbanatu

Agian, norbaitek kutsu teknologikoagoa duen artikulu bat espero zezakeen gurea bezalako blog batetan. Ez dadila inor kezkatu; izan ere, IKT-ek ere asko lagundu baitute liburuen trukaketaren mugimendua bultzatzen. Plataforma sozialen ugaritzeak mugimendu hauei hauspoa eman die. Liburuekin trukaketak egiteko atari ugari aurki ditzakegu: Libroscompartidos, LibrosporLibros edota Bolsadelibros (testu-liburuentzako). Guk, aldiz, “Bookcrossing” plataforma erakutsi nahi dizuegu gaur. Sare honen esloganak gure atentzioa jo zuen ezagutu genuen unetik: “Askatu itzazu zure liburuak!”

KZguneak hasieratik eman zion bere atxikimendua ekimenari. Gainera, sare hau erabiltzen ikasteko ikastaro bat ere prestatu genuen. Ikastaroaren helburua argia da: erabiltzaileari erakustea badagoela munduan korronte bat non liburuak modu libre batetan partekatu ahal diren ingurukoekin. Honetaz gain, sarean bertan jolasean aritzeko aukera dago. Guk geuk zuzen-zuzenean jarraitu ditzakegu irakurri edota askatu ditugun liburuek ematen dituzten pausuak edota egin dituen bidaiak. Gehiago jakin nahi? Sartu gure plataforman eta berehela liburuak elkarbanatu ahal izango dituzu: Bookcrossing-Liburutruk ikastaroa. Hemen pdf-a.