Erabiltzaile asko hurbiltzen da KZgunea-ra ideia batekin: Internet mundu infinito bat da eta ez dago hori kontrolatzerik. Esan dezakegu baieztapen horretan egiaren zantzu asko aurki ditzakegula, izan ere sarea izugarria baita eta egunero hazten doa norantza guztietan. Baina etengabeko zabaltze horrekin batera, “hilkorrok” nolabaiteko kontrola izateko tresna batzuk ere agertzen joan dira, interesatzen zaizkigun gaiak kontrolpean izateko. Nahiz eta pentsatu ez dagoela Interneta kontrolatzeko tresnarik, egon badaude.

Interneten eguneratuta egoteko tresna ugari aurki ditzakegu.

Nork ez du nahi etengabe informatuta egon izugarri interesatzen zaion kontu horren inguruan? Pertsona bati Bat Formula asko gustatzen bazaio, Interneten bestelako komunikabideek eskaintzen ez dioten eduki eta informazio zabalagoa aurkituko du. Honi, aspaldi honetan denon ahotan dabiltzan fenomenoak gehitu behar zaizkio: “on-line erreputazioa” edo “identitate digitala”, esaterako. Geroz eta gehiago kezkatzen gaitu Interneten gure inguruan esaten denak. Ez dezagun ahaztu erreputazio txar batek oso ondorio txarrak ekar ditzakela.

Orduan, zer egin dezakegu sarean kontrol gehiago eduki ahal izateko? Gaurkoan Google-en bi tresna aurkezten dizkizuegu. Nahiz eta oso erabilterrazak izan, aukera zabalak eskaintzen dizkigute biek ala biek. Interesatzen zaizun zerbaiten inguruan edozer gertatzen denean Internetek berehala abisatzea nahi baldin baduzu, ezin duzu ahaztu “Google Alertak”. www.google.es/alerts webgunean sartu eta hurrengo ikusiko duzu:

Interneten eguneratuta

Behin orri horretan, datu batzuk baino ez dituzu eman behar. Bilatu nahi duzun kontzeptua zein den, zelako emaitza-mota bilatu nahi duzun eta zenbatero jaso nahi duzun txosten hori:

Interneten eguneratuta

Eta listo. Mugimendu azkar honekin sortua izango duzu zure alerta eta interesatzen zaizun gai horren jarraipena egin ahal izango duzu.

Eguneratuta egoteko tresnekin jarraituz, beste aukera on bat Google-en “Albisteak” atala da. Sar zaitez  https://news.google.es orrian eta oso webgune erabiltzerraz bat izango duzu begien aurrean. Bertan berriak bilatu ahal izango dituzu; daten, kategoriaren, garrantziaren edota kokapen geografikoaren arabera filtratuz eta sailkatuz

Bi tresnek duten indarra ikusita, KZguneak hauen erabilpena errazteko materiala prestatu du. Sar zaitez gure on-line formakuntzarako plataforman eta ikasi pausuz pausu Google-en “Alertak eta Albisteak” atalak erabiltzen.

Ikastarora estekaPDF