Ikus-entzunezko gaur egungo kulturak gizartearen esparru guztiak hartzen ditu bere baitan. Irudi batek mila hitzek baino balio handiagoa du eta bideo batek irudi baten aldean asko balio du. Horra hor eslogana: “ez iezadazu kontatu; erakutsi”. Mentalitate berri honen eskutik, nahi dugun hori irudien bidez azaltzea errazten diguten tresna ugari agertu dira azken aldian. Irudiekin lan egiteko aukera asko aurki ditzakegu: edizioa, produkzioa, ukituak, kollage-ak… KZgunean pentsatu genuen oso interesgarria litzatekela gure katalogoan argazkiak editatzeko tresna errazenetako bat sartzea: KIZOA.

Hasi zaitez irudiekin jolasten. KIZOA erabiltzen ikasi eta nahieran editatu argazkiak

Euren webgunean diotenaren arabaera, KIZOA, argazki eta diapositibak ukitzeko, sortzeko eta partekatzeko tresna da; kollageak ere egin ahal dira, gainera. Freemium tresna bat da: horrek esan nahi du eskaintzen dituen aukera guztiez gozatzeko erabiltzeko lizentzia bat ordaindu behar dela. Dena den, doako bertsioak aukera asko eskaintzen ditu; nahikoak gauza politak egin ahal izateko. KZgunearen on-line formakuntzarako plataforman tresna hau erabiltzen hasteko material eguneratua aurkituko duzu. Familiako azken urtebetetzeko argazkiak hartu eta egin “kollage” bat, egin ezazu bideo bat azken udako oporretako irudi ederrekin edota egin ezazu zeure buruaren argazkiekin “book” bat.┬áSar zaitez esteka honetan eta gozatu ezazu irudiak modu azkar, dibertigarri eta sinplean editatzen. Hemen aurkituko duzu material guzti hori *pdf formatuan. Dena den, animatu zaitezen, hurrengo lerroetan plataforma hau erabiltzen hasteko lehen pausuak ikusiko dituzu…

Sar zaitez www.kizoa.es orrialdean eta egin ezazu klik “ENTRAR” botoiaren gainean:

editatu argazkiak

Horren ostean, kontakturako email bat eta pasahitz bat eskatuko dizkizute. Plataforman sartu nahi dugun bakoitzean eman beharko ditugu datu horiek:

editatu argazkiak

Barnean sartu bezain pronto jabetuko gara plataformaren erabilpena oso intuitiboa dela: markoak sartu ahal izango ditugu, ukitu sinpleak eman, koloreak aldatu edota aukera aurreratuagoak gehitu. Klik bakar batekin, hurrengoa bezalako efektu kuriosoak sortu ahal izango ditugu:

editatu argazkiak

Lan pixka bat gehiago eginez gero, are emaitza txukunagoak lortuko ditugu. Ongietorri Kizoara. Hasi gaur bertan erabiltzen eta nahi dituzun bezala editatu argazkiak. Animatzen zara?