Urtero legez heldu dira Gabonak. Olentzero ikazkinak bere opariak gerturatu ditu iada eta nola ez gabonetako kantak abestu eta entzun ditzazkegu han eta hemen. Gurean, KZgunean, jai hauek era berezi baten ospatzeko proposamena egiten dizuegu. Gabon teknologikoak oparitu nahi dizkizuegu.

Olentzero etortzeko gero eta gutxiago falta da eta Gasteizko Odon de Apraiz ikastetxeko Tinbit Manero ikasleak eginiko marrazkia aukeratu dugu gabon hauetarako. Gustuko al duzue? Ikus dezakezuenez menditik behera dator opariz gainezka. Zuentzako hoietako bat izango da. Ziur izan!

Gabon teknologikoak

Zuetako askok gabon gutun elektronikoak bialdu nahi izan dituzuela jakin dugu. Gabonetako otordu ederrak prestatzeko gogoz zabiltzatela. Dagoeneko Olentzerori idatzi al diozue? Arestian aipatu bezala, KZguneak gabon teknologikoak gozatzeko webgune berezi, sareko tresna eta berrikuntza ugari dakarkizue. Gabon hauek bereziak eta baliagarriak izan daitezen hainbat esteka dituzue behealdean.

Aipatzen diren tresna eta webguneez gain beste batzuk ezagutzen badituzue ez zalantzarik izan eta partekatu iruzkinak eginaz. Gustora hartuko ditugu zuen ekarpenak. ­čśë

Gabon teknologikoak KZgunearen bitartez gozatzeko aukera duzue hemen bertan

Jai hauetan gabon gutunak sortu eta bidaltzeko aukera:

Jai hauek zoriontzeko era berezi baten QR kodeak erabili ditzazkegu:

Etxeko txikien gozamererako jolasak, kantak eta abar:

Gabon kantak euskaraz eta gaztelaniaz gozatzeko aukera. Partiturekin, hitz eta mp3an:

Lagun ezkutua antolatzeko baliabideak:

Mugikorrean Belena muntatzeko aukera iPhone, iPad eta Android:

Gabon teknologikoak badute bere klasikoa ere. Olentzerok mugikorra erabiltzen du eta  gutuna bidal diezaiokegu. Androidentzako baliabide honekin Olentzeroren abestia ere kanta dezakegu:

Otorduak prestatzeko errezeta gozo gozoak:

Eta bukate aurretik, umore tanta bat ┬á­čśÇ
http://youtu.be/5Hb8dpPitFk

Bukatzeko, KZguneako lantalde osoaren izenean:

GABON ZORIONTSU TEKNOLOGIKOAK IZAN ETA URTE BERRI ON!