Calendar, Drive, Youtube, Blogger, Traductor, Maps, informazio bilatzailea… Badakizue zeinetaz ari garen ezta? Hori da! Google-taz. Prezio alderatzaileak asko daude sarean eta oraingoan gainera beste zenbaitetan egin duen legez alor honetan bilatzaile honek bere nagusitasuna azaldu nahi du. Lortuko duen edo ez ikusteko dago ekimen honetan, baina berau gertutik jarraitzea oso interesgarria iruditzen zaigu.

1998ko irailaren 27an aipatutako bilatzaileak lehen urratsak eman zituenetik maiz berrikuntzak plazaratu ditu eta aste honetan Venturebeat-en argituratutako berriak dio Google bidai prezio alderatzaile batean lanean ari dela. Ezagutzen genuen bilatzaile honen “Google Flights“ tresnaren bitartez erabiltzaileok gure beharren arabera hegaldi egokienak eskaintzen zizkigula, salneurria erakutsiz, aire konpainia eta zein egunetan eta zer ordutan irten eta helduko garen. Google Ryanair aire-konpainiarekin elkarlanean omen dabil lanean hegaldien prezioak partekatuz, ez litzateke batere harritzekoa izango bilatzaile honek aurrerago aipatuko ditugun bidai prezioen alderatzaileak gainditzea.

Prezioen alderatzaileak

Prezioen alderatzailea izatea ez da soilik aipatu duguna. Produktu berean ekoizle ezberdinen salneurri ezberdinak eskaintzen dizkigun webgunea da berau. Alderatzailea produktua saltzen duen webgunea eta erabiltzailearen arteko bitartekaria da soilik.

Hegaldiez gain beste hamaika prezioen alderatzaileak ditugu sarean. Zein baino zein interesgarriagoa; eta denak ala denak oso erabiliak. Aseguru ezberdinen artean gure etxeko asegurauak alderatzea edo zein dendatan gure erosketa merkeagoa ateratzen den adibidez konparatu ditzazkegu. Aukera zabala dago beraz.

KZguneak beste zenbait alderatzaile erakusten dizkizu Googlek bere bidai prezio alderatzailea aurkeztu bitartean:

PREZIOEN ALDERATZAILEAK EZAGUTU

BIDAI ALDERATZAILEAK:

Bidai alderatzaile hauetan hegaldiak, hotelak eta autoen maileguak egin ahalko ditugu oso era errazean. Kayak horren adibide dugu. Skyscanneren eurak emandako aholkuak jarraituz, bidai ibilbideak antolatu ahal izango dugu gure txangoa. Eta beraien komunitatean dauzkagun zalantzak ager ditzazkegu. Destinian, berriz, azken orduko hegaldiak aurki ditzakegu eta beste bidai konpainiekin konbinazioak egin. Aukerak anitzak dira beraz gura dugun bidaia antolatzeko, dena modu argigarri xume batean.

ASEGURU ALDERATZAILEAK:

ADSL ALDERATZAILEAK:

SAREKO SUPERMERKATUEN ALDERATZAILEAK:
PRODUKTUEN ALDERATZAILE OSATUAGOAK:

Ikusten duzuen bezala egon badaude prezioen alderatzaileak. Hauek dauden batzuk dira. Ziurrenik beste hainbat ezagutuko dituzula, ezta? Horrela bada utzi iruzkinean. Eskerrik asko ;).