Denboraren poderioz modak eta jendearen gustoak aldatuz dijoaz, ordenagailuak ez dira salbuespen bat eta beraien ezaugarriak berriztu egin dituzte. Denok hitz egin dugu noizbait ordenagailuen inguruan, baina ba al dakigu zer motatakoak aurki ditzakegun salgai? Eskuratu nahi dugun horrek zer nolakoa ezaugarriak izan behar dituen ba al dakigu? Ondorengo azalpenetan KZguneak ordenagailu motak eta ezaugarriak azalduko dizkizu.

Ordenagailu mota bakoitzak helburu batzuk betetzen ditu eta behar batzuk asetu. Ondorioz, zehaztapen batzuk kontutan izan beharko ditugu.

  • Sistema eragilea: Erabiltzailea eta ordenagailua batzen dituena da eta ordenagailuarekin harremanetan jartzeko gune bat erabilgarri jartzen digu. Sistema eragile ezberdinak daude eta informazio gehiago hemen aurkituko duzu.
  • Prozesatzailea: CPU bezala ezaguna (Prozesamendurako gune zentrala). Programak martxan jartzen dituena da. GHz kopurua kontutan izan beharko dugu eta zenbat eta zenbateko altuagoa izan orduan eta bizkorrago egingo ditu agintzen zaizkion betebeharrak. Hona zenbait adibide: Intel Core i5, Intel Core i7, eta abar.
  •  Txartel grafikoa: Irudiak erakustea da bere eginbeharrekoa. Jakina denez erabiltzaileek ez dituzte behar berdinak eta adibidez erabiltzaileak jolas mota jakin batzutan jardutea nahi badu eta grafikoki prozesatzeko behar handia badu, orduan bai bere biziko garrantzia izango duela txartel mota honek.
  • Bateria: Ordenagailu eramagarria, Netbook, Tablet edo Smartphone baten ezaugarri garrantzitsuenetarikoa da eta kontutan izan beharko duguna. Zuzenean makina erabiltzeko ahalmena emango digulako inon entxufera konektatu behar izanik gabe. Tramankuluaren egileak autonomiaren zenbatekoa ematen digu, baina guk ematen diogun erabileraren arabera hau alda liteke: Interneteko konexioa, pantailaren argitasuna eta bestelakoak izan beharko ditugu kontutan. Gomendagarria da entxufatuta dugunean bateria kentzea; izan ere hori egiten ez badugu honen errendimentua jaitsiko baita denbora pasa ahala.
  • Memoria: Ordenagailua eskuratzeko orduan RAM (Ausazko Sarbidedun Memoria) prozesatzailearekin batera kontutan izan beharreko atala dugu. Datuekin lan egitean gura dugun abiadura lortzen lagunduko digute eta.
  • Edukiera: Gure ordenagailuan dauden sistema eragile, programak eta gordetako artxiaboak (argazkiak, abestiak, textuak, planoak eta abar luze bat) bertan dagoen disko gogorrean gordetzen diren datuak dira. Gaur egun 500 GBeko eta gehiagoko edukiera duten ordenagailuak aurki ditzazkegu. Hala ere, dokumentu asko baldin badituzu datuak gordetzeko ahalmen handiagoa duten kanpo memoriak erabiltzea gomendagarria da. TB (Terabyte) edo 1024 GB informazio handia biltzeko ahalmena duten gailuak erabili litezke.
  • Konektibitatea: WIFI bidez konektatu egungo ordenagailuetan, kable gabe konektatzeko ahalmena emango digu honek. Ordenagailu zahar bat baldin baduzu WIFI bidez konektatzeko gailu bat instalatu ahalko diozu.
  • Portuak: USB (Universal Serial Bus) portuak saguak, teklatuak, kamerak eta izen bereko memoriak konektatzeko oso erabiliak dira. Izan ere, oso erraza delako konektatzea eta deskonektatzea. Portu mota honek datuak bialtzeko eta jasotzeko abiadura oso handia du.

ORDENAGAILU MOTAK ETA EZAUGARRIAK

  • Mahaigainekoak edo idaztokikoak: Ordenagailu motak eta ezaugarriak azalpenarekin jarraituaz asko erabiltzen den ordenagauilu mota aurkeztuko dizuegu. Mahai bateko idaztokia izango balitz moduan erabiltzeko eginak daude ordenagailu hauek. Etxean erabiltzeko helburuarekin eginak daude, batetik. Besteti,k enpresetako bulego lanak egiteko. Gehien bat aisialdi eta bulegoetan egiten diren zereginetara bideratzen dira etxean erabiltzen direnean. Enpresetakoak, berriz, ekoizpen eta kudeaketa lanetan. Adibidez: laneko zereginetan, datu basetan, kontabilitateko lanetan eta abar.

Sobremesa

  • Eramangarria (laptop edo notebook): Hara eta hona eramateko oso egokiak dira. Oso arinak direlako kg bat eta 3 kg bitarteko pisua dute. Atzamarrekin erabili dezakezun sagu bat daukate, baina honekin ondo moldatzen ez bazara sagu optikoa konektatu dezakezu USB bidez. Pantailaren neurriak kontutan izan behar dira: hauek 15″ eta 17″ bitartean dute. Gero eta meheagoak dira eta DVD irakurgailurik ez ekartzea ere izan liteke.

portátil

  • Netbook: Ordenagailu eramangarriak baino iraupen luzeagoko bateria izaten dute eta kontsumo baxuko prozesatzailea daukate. Aldiz, pantaila txikiagoa dute; 7″ eta 10″ bitarteakoa. Beste alde on bat bere arintasuna da. Hauen pisua 900gr eta 1,4kg artean kokatzen da.

Netbook

  • Tablet: Ordenagailu motak eta ezaugarriak aztertzeko egin dugun sarrera honetan ordenagailu ospetsu honen azalpenik eman gabe ezin gara gelditu. Sarean ibili, bideoak ikusi edo posta elektronikoa erabili nahi baduzu soilik, aukera egokia duzu hau. Aldiz, zure lanean eta ikasketetan behar handiagoak badituzu ordenagailu eramangarri bat eskuratzea aukera egokiena da. Sistema eragilea gaurkotua egotea aholkatzen da makina hau ondo ibili dadin. Argazki kamararekin datoz eta irudi kalitate on bat nahi badugu honek dauzkan pixel kopuruei erreparatu beharko diogu. Konexio motei dagokienez WIFI eta 3G bidez konekta gaitezke interenetera. Gogoratu 3G motatakoa mugikor tarifa baten bitartez erabili ahalko dugula.

e

  • Smartphone: Hauek telefono adimendunak ditugu. Nahiz eta ez duen ez pentsatzen, ezta arrazoizko ekintzarik egiten, ekintza ezberdin batzuk egin ahal ditugu euren laguntzaz. Atzamarren bidez pantailan edozein aplikazio aukeratu dezakegu gero bertan lan egiteko. Adibidez: Saretik nabegatu, posta elektronikoa erabili, argazkia atera eta moldatu, bideoz grabaketak egin eta ikusi eta abar.

smartphone

  • All in one: Ordenagailu motak eta ezaugarriak sarrera honekin jarraituaz, idaztokigaineko ordenagailuarekin antz handia duen tramankulua daukagu hau. Pantaila bat dauka soilik eta disko gogorra, prosezatzailea eta abar dakartza barruan. Mahaigainekoen aldean bere edukiera txikiagatik ez da hauek bezain azkarra. Beste ezaugarrietako bat pantaila atzamarrekin erabili dezakegula da, hala ere, erosotasunagatik teklatua eta sagua erantsi diezaiokegu.

All in oneKZguneak ordenagailu motak eta ezaugarriak azaldu dizkizue, beraz. Ziur gaude orain badakizula zer ordenagailu mota komeni zaizun 😉