Zure NANa, NIEa, pasaporteko zenbakia edo jaiotze data erabiltzen dituzu pasahitz modura? Horrela bazabiltza, sarrera hau irakurtzea komeni zaizu pasahitz seguruak sortzen ikas dezazun.pasahitz seguruak

Gure posta elektronikora sartzeko pasahitza erabiltzen dugu; gure giltza da berau. Posta elektronikoaz gain, beste zerbitzu batzuk erabiltzen ditugu. Hor daude, esaterako, sare sozialak (Facebook, Twitter eta abar) edo lainoan dokumentuak gordetzeko zerbitzuak (Dropbox bera). Hauek erabiltzeko izena ematean gure emaila eta pasahitz bat asmatu behar izan dugu. Tentuz ibili behar gara, gure posta helbidea lagun askok ezagutuko dutelako. Gainera gure datu pertsonalak badakizkite probak egin ditzazkete sartzeko pasahitza asmatzeko. Pasahitz seguruak sortzeko eta aipatutako gertaerak ez izateko komenigarria da irizpide batzuk kontutan izatea.

PASAHITZ SEGURUAK SORTZEKO AHOLKUAK

  • Pasahitz bat sortzeko zenbakiak eta hitzak erabiliko ditugu.  Baita maiuskulak eta minuskulak ere. Bide batez, esan sinboloak erabiltzea gomendagarria dela @, &, #…
  • Ez du 7 karaktere baino gutxiago izan behar. Zenbat eta gehiago erabili orduan eta gaitzagoa izango da topatzeko. Pasahitz formulario bakoitzak zenbat karaktere izango dituen adierazten digu.
  • Pasahitzean informazio pertsonalik ez izatea oso garrantzitsua da. Ez izenik, ez abeizenik, ezta jaiotze datarik eta abar.
  • Kontu ezberdinetan ez erabili pasahitz bera. Are eta gutxiago banku kontuetan eta dendetan. Adibide batekin azalduko dizuegu: bai Facebooken eta baita posta elektronikoan ere, bietan, pasahitz ezberdinak erabili.
  • Nabigatzaileek ez dezatela pasahitzik gorde. Bertoko historiala maiztasunez ezabatu.

Pasahitz sortzaileak:

Pasahitz seguruak sortzeko webguneak sarean baditugu. Hona hoietako batzuk:

http://password.es/

http://www.clavesegura.org/

NSB-n (Nabigatzailearen segurtasunerako bulegoa) aholku ugari aurkituko dituzu Interneten seguru ibiltzeko.