Internet bidez egin daitezkeen tramiteak gero eta ugariagoak dira. Besteak beste, bizitza laborala eta errolda eskatu edota gida baimeneko puntuak kontsultatu ditzazkegu. Hurrengo lerroetan, KZguneak Osakidetzan zita nola eskatu azalduko dizue.

Ohikoa da Osakidetzan aurretiko zita gure osasun-etxean edo telefonoz eskatzea. Saretik eskatzea egun oso erraza da.

Tramite hau egiten hasteko sarera konektatuta egotea, nabegatzaile bat erabiltzea (Mozilla Firefox, Google Chrome, Internet Explorer edo beste edozein) eta gure osasun txartela eskuragarri izatea (OTI zenbakia -Osasun Txartel Indibiduala) besterik ez dugu.

AURRETIKO ZITA OSAKIDETZAN ESKATU

1. urrratsa:  Gure nabigatzaileko helbide barratik zuzenean www.osakidetza.euskadi.net webgunera jo. Bilatzailetik ere joan gaitezke, Google-n (www.google.es) Osakidetza bilatuz.

cita previa osakidetza

2. urratsa: Bilatzailea hautatu baldin badugu, Google-k Osakidetzarekin zerikusia duten loturak erakutsiko dizkigu. Benetako webgunera sartzeko lotura aukeratuko dugu:

cita previa osakidetza

Webgunean gaudela Aurretiko zita aukeratuko dugu eskuma aldean Zure osasun-bulego biltuala atalaren barruan.

aurretiko zita osakidetzan

3. urratsa:  Bi aukeren artean ” Ez daukat ziurtagiri digitalik” hautatuko dugu. Txipdun Osasun txartela baldin badugu, pasahitza jarriaz aurretiko zita eskatu ahalko dugu. Gure izenaren goialdean dagoen OTI zenbakia sartu (gogoratu 8 digitoduna) eta ondoren gure jaiotze data, Adibidez: 1970/03/12.

 Aurretiko zita Osakidetzan

Behin gure datuak sartuta “Baieztatu” aukeratuko dugu eta gure datu pertsonalak (Izena, abizenak) eta osasun etxea besteak beste azalduko zaizkigu beste atal batetan.

4. urratsa:  Hurrengo pausoan aurretiko zita eskatzeko aukera izango dugu edo lortutako aurretiko zita Osakidetzan ezeztatu. Azken aukera hau burutzeko internet bidez eskatua izan beharko da, txanda eskatzen dugun bakoitzeko kode bat emango zaigulako zita bertan behera uzteko. Txanda berri bat eskatzeko “Zita berri bat eskatu” aukeratuko dugu.

Aurretiko zita Osakidetzan

5. urratsa:  Erizaina, sendagilea, matroia (emakumea bagara) edo pediatra (umeen kasua) hautatu beharko dugu hurrena. Horretarako borobiletan sakatu edo langilearen izenean.

Aurretiko zita Osakidetzan

JARRAITU aukeratuko dugu ondoren.

Aurretiko zita Osakidetzan

6. urratsa: Kontsulta presentziala edo Telefono koltsulta aukeratuko dugu.

Aurretiko zita Osakidetzan

7. urratsa:   Gaurko data azalduko zaigu, gorri koloreko laukitxoa hautatzen badugu egutegia azalduko zaigu beste data bat aukeratzeko aukera izango dugularik. Hau egin ostean JARRAITU sakatu.

Aurretiko zita Osakidetzan

8. urratsa:  Kontsulta ordua aukeratuko dugu bukatze aldera eta ZITA BAIEZTATU hautatuko dugu (behekaldean eskumara). Egun horretarako txanda hartua daukagu iada.

Aurretiko zita Osakidetzan

Egun eta ordu jakin baterako zita onartu izan dugula azalduko zaigu gure datuekin batera. Txanda kontsultatzeko edo ezeztatzeko kode bat emango zaigu.

Aurretiko zita Osakidetzan

Gogoratu, gainera, OTI zenbakiarekin eta jaiotze datarekin zure senide edo lagunei aurretiko zita eska diezaiekezu.