Aurreko sarrera batean Asier Arranz-i KZgunea elkarrizketa egin genion. Oraingoan gurean trebatzen dabiltzan Anamary eta Natiri egin diegu elkarrizkta.  2008. urtetik hasi ziren formakuntza ikastaroak egiten KZgunea telezentroetan eta zenbait urte geroago IT txartelaren Oinarrizko Intenet tituloa lortu zuten.

Google Drive erabilita egin dugu elkarrizketa eta beraien esperientziari buruz hitz egin digute. Ziurrenik hemen esaten dutenarekin zuetako asko identifikatuak sentitzen zaretela.

kzgunea entrevista

 Nola ezagutu zenuten KZgunea?

Lagun batzuek KZgunea zegoela esan ziguten eta etxeko hurbilenera joan ginen. KZguneako dinamizatzaileak kurtso batzuk egiteko aukera geneukala azaldu zigun. Interesgarriak iruditu zitzaizkigunez, ikasten jarraitzea erabaki genuen. Dinamizatzaileen lan on eta pazientziari esker gaur egun ikasten jarraitzen dugu.

 Nola bururatu zitzaizuen informazio teknologia berrietan trebatzen hastea?

Ikasten ez bagenuen ezjakinak moduan ikusten genituen gure buruak. Gure inguruko gazte guztiek teknologia berriak erabiltzen dituzte era naturalean eta ikasteko pausoa egiten ez bagunuen antzinako dinosauruak moduan geldituko ginela uste genuen. Zeharo ezjakinak izango ginen; edozein gestio egiteko ezagutzarik gabe.

 – Oinarrizko KZgunea ikastaroa hasi zenutenean zein oztopo gainditu behar izan zenituzten?

Hasieran ondo erabiltzeko gai izango ez ginela iruditu zitzaigun, baina zorionez pazientziarekin eta ekinaren ekinez lortu genuen. Zeharo pozik sentitu ginen ordenagailua erabiltzeko gauza ginela ikusi genuenean. Gure lagunek denbora galtzen ari ginela esan ziguten eta orain damu dira klaseetara etorri ez zirelako. Hala ere, dena esan beharra dago, aisialdi zati bat honetara bideratu beharra dago. Dena dela emaitza hain dira onak eta hain gustura gaude egin izanaz ez gaudela bat ere damuturik. Oso harro gaude.

Nola ikusten duzue ikastaroak KZgunean egin izana? Ba al dago zerbitzua hobetzerik?

Oso ondo ikusten dugu.  Ikastaro batzuk iraupen luzeagoa izan beharko luketela uste dugu, izan ere gazteek erraztasun handiagoa baitute ikasteko eta memorizatzeko.

– Zuen gertuko senide eta lagunek ikasten jarraitzeko animatzen zaituztete?

Bai horixe! Gustukoen ditugun ikastaroak egitera etorri gaitezen animatzen gaituzte. Ikasitakoa behin eta berriz praktikatu, ez ahazteko modurik egokiena da eta.

Ordenagailu bat izango duzuelakoan gaude. Beste tresna teknologikoak ere erabiliko dituzue agian  (Tabletak, e-bookak, eta abar) ezta?

Interneterako sarrera duen telefono adimendun bat (Smartphone) oparitu didate. Nik e-book bat eta Tablet bat Appleko (iPad) dauzkat ere. Dena esan beharra  badago azken honekin ez naiz oso ondo moldatzen.

-Komunikazio eta informazio teknologia tresnen erabileran nolakoa da zuen egunerokoa? Informatika alorrean zein tresna erabiltzen dituzue gehien?

Gure herriko ekintza kulturalak bilatzea eta lagun eta senideekin komunikatzea. Herriko ekimenez informatuta egoteaz gain, mundu osoan zer gertatzen ari denaz unean uneko informazioa jaso zenezake.

– Burutu dituzuen ikastaro guztietatik zeintzuk dira zuen gustokoenak?

Google Calendar, posta elektronikoa ia gehien erabiltzen duguna da eta irudien moldaketa ere gustoko dugu oso entretenitua da eta.

– KZgunea telezentroetan IT Txartela lor daiteke. Zuek Oinarrizko Internet gainditu zenuten. Nolako oroitzapenak dituzue azterketa hasi aurretik, egiten ibili zinetenean eta egin ostean?  

Ikaragarrizko poztasuna izan genuen azterketa bat egin eta gainditzeko gai ginela ikusi genuelako. Gizatean zabaldua dago gure adinekoak ezgaiak garela holakoak egiteko eta gai izan gara ikustarazteko ez dela horrela.

– Badaude hainbat lagun beldur direla ordenagailu bat erabiltzeko. Nola animatuko zenituzkete trebakuntza teknologiko hauek egitera?

Beldurra laga dezatela etxean. Etor daitezela KZgunea telezentro batetara bertako dinamizatzaileak oso jatorrak eta pazientzia handikoak dira eta. Erabiltzaileekiko adeitasun handia dute.

 Nati eta Anamary