Sarean gabiltzanean informazioa nahi dugu behar dugu eta horretarako Google erabiltzen ohituta gaude. Bilatzaileak bizitza erraztu digula egia da, baina baita egia da ere Googlek gure  bilaketetatik informazioa jasotzen duela gure interesak jakinez. Gero zerbitzu jakin batzuk guri eskaintzeko. Doako zerbitzu asko eskaintzen dizkigu baina benetan ez dira debalde. Googlek gure informazioarekin negozioa egiten du. Gu gara benetako produktua. Zerbitzuetako kontratuak sinatzean hauek erabiltzen hasi baino lehen baimena ematen diogu gure informazioa erabili dezan.

Sarean beste hainbat bilatzaile topatu ditzazkegu Googletik at. Gainera beste abantail batzuk eskaintzen dizkigute bilatzaile batzuk, batez ere pribatutasunarekin lotutakoak dira. Alternatiba hauetako bat DuckDuckGo da. Sarean bilaketak era anonimoan egiteko oso egokia da.

DuckDuckGo oso bilatzaile ona bilakatu da ezaugarri anitz batzuk dituelako. Azkarra da bilaketak egitean eta pribatutasuna ondo zaintzen du. DuckDuckGo ez du gure bilaketen informazioa inora bialtzen eta informazio pertsonala ez du gordetzen ere. Bere pribatutasun politika ezagutu.

googlen ordezko bilatzaileak

GOOGLEN ORDEZKO BILATZAILEAK

DuckDuckGo

 Bilatzaile bikaina zure pribatutasuna zaintzen duena. Era anonimoan egingo dituzu bilaketak.

Yahoo

Yahooren bilatzailea Yahoo search da. Eta bigarren bilatzaile erabiliena da. Hasieran Yahoo! Search  sareko beste webguneetara loturak eskaintzen zituen, denboraren poderioz bilatzailea bilakatu zen.

Web orriak bilatzen ditu, PDF dokumentuak, kalkulu orriak, textu dokumentuak, aurkezpenak eta abar. Bilaketa pertsonalizatuak egiteko aukera ematen du, hizkuntz aukeraketak, emaitzen kopurua eta abar luze bat.

Irudi, bideo, toki, berriak bilatzeko aukera ematen du besteak beste. SearchScan deitzen den birusen alerta zerbitzua dauka eta spywarena ere.

Bing

2009. urtean sortua hasieran Windows Live Search deitzen zen. Hirugarren bilatzaile erabiliena dugu.  Bideoak eta irudiak bilatzeko gaitasuna dauka eta era pertsonalizatuan egin daiteke gainera.

Hainbat alorretako informazioa ematen digu: Kirola, ekonomia, matematika ariketak. Hiztegi bat dauka eta bere Encarta entziklopediaren emaitzak eskaintzen dizkigu ere. Gure inguruko trafiko egoerari buruzko informazioa ematen digu, eta baita enpresen zerrendak eta pertsonenak, hotelak, pelikulak eta abar.

Ask

Guk eginiko galderei erantzutea izan zen Ask.com helburua hasiera batean. Zerbitzu hau ematen lehena izan zen gainera. Eta ingelesez hainbat egin diezaiokegu eta betiko hitzen bilaketak ere egin ditzazkegu noski.

Ixquick

2004. urtetik metabilaketak egiten dituen bilatzailea da. Lehen hamar emaitzen bilaketen motorrei lehentasuna ematen die. Ez du IP helbidea kontutan hartzen ez eta erabiltzailearen beste datu pertsonalik ere. Eta bere erabiltzaileen datuak ez du beste bilaketa motorrekin partekatzen.

Startpage

Ixquick-ek garatutako beste bilatzaile bat da, gogoratzeko URL erraza daukana. Google bilatzailearen motorra erabiltzen du baina ez du IP helbidea gordetzen ezta beste informaziorik ematen Googleri ere.

Blekko

Kalitatezko bilaketa emaitzak eskaintzen dizikigu. SPAMik ez digu eskaintzen ere.

Dogpile

Google, Bing eta Yahoo bilatzaileak erabiltzen ditu bere bilaketa emaitzak eskaintzen dituenean.