Gero eta gehiago erosten dugu saretik, bidaiak, eguneroko erosketak dendan, urtebetze opariak eta abar luze bat. Eskaintza ugariak aurkitzen ditugu interneten dauden hamaika saltokietan, hala ere, bada erosketa prozesuan zalantza gehien sortzen dituen une bat: ordainketa egiteko unea, hain zuzen ere. Norbere datu pertsonalak eta bankukoak ematean, mesfidati ager gaitezke. Lagun batzuk datuok eman aurretik prozesua eten egiten dute. Hurrengo lerroetan ordainketa segurua sarean egiteko argibideak emango dizkizuegu.

Erabiltzaile gisa, sareko denda non dagoen jakin behar dugu erosi aurretik. Bertakoa izan edo atzerrikoa izan, kontutan izan behar dugu ez dela gauza bera. Saltokiak telefonoa edota posta helbidea azaldu beharko du eta enpresaren izen ofiziala ere bai. Beste erabiltzaile batzuk erosi duten lekuetan erostea komeni da. Horretarako hurbileko lagun erosleen gomendioak jarraitu behar dira, non erosten duten jakiteko. Eta nola ez, beraien eskarmentua hau egitean ona izatea oso garrantzitsua da.

Nabigatzaile seguru bat erabiltzen ari garela ziurtatuko dugu erosketa egin aurretik. Gure datuak sartzean guneko helbidearen hasieran “https” agertu behar da helbide barran, ondoan giltzarrapo bat duela.

Ordainketa segurua sarean

Denda horretako pribatutasun politika irakurtzea oso gomendagarria da eta ez da eman behar inolako daturik hau jakin gabe. Konfidantzazko lekutan gure datu pertsonalak eman behar dira eta komunikazio segurua izan dezatela ziurtatu. Itzulpen arauak ere irakurriko egin behar dira eta baita bidalpen ordainketa ere. Behin eragiketa egin ostean, gure posta helbide elektronikoa kontsultatu beharko dugu saltzailearen mezurik ba ote dugun jakiteko eta bankuko agiriak kontutan izan.

Nabegatzaileak konexio seguruak onartzen dituen egiaztatzeko webgunea. https://secure.comodo.net/example.html

Milioika produktuen salneurriak ikusteko  https://secure.comodo.net/example.html

Ordainketa egitean hainbat alternatiba daude sarean txarteleko datuak eman aurretik.

Ordainketa segurua sarean egiteko hainbat bide

Finantza erakundeen ordainketak egiteko bideak

Finantza erakundeek saltzaileei eskainitako zerbitzuak dira eta funtsean saretik txartel ezberdinak erabilita ordainketak egitean datza. Saltokiek saltzeko puntu birtual bat izango dute finantza erakundeetako zerbitzarietan eta beraien segurtasun neurriak erabilita saltokiko webgunetik egin ahalko da erosketa.

Erabiltzaileak eskaera egiten duenean, saltokiak bere datuak finantza erakundera bidaltzen ditu honek egiazta ditzan. Dena ondo badoa, ordainketa egin bada, bankuak bai erosle eta baita saltzaileari ere dena zuzen burutu dela azalduko die. Segurtasun gehiagorekin egiteko, pasahitzetan PINak erabiltzen hasiko dira sarean erosketak egiteko.

Paypal

Ebay enpresak sarean ordainketa seguruak egiteko erabiltzen du eta oso zabaldua dago honen erabilpena. Sistemak saltoki birtualetan ordainketak egiteko aukera ematen du eta ez da finantza informaziorik partekatzen. Oso azkar eta modu seguruan dirua bidali eta jasotzeko zerbitzua da. SSL enkriptazioa erabiltzen du informazioa babesteko eta hartzaileak ez du jasotzen ez finantza daturik ezta informazio pertsonalik ere.

Paypal erabiltzea doakoa da. Hartzailea pertsona bat edo enpresa bat izan daiteke eta ez du zertan PayPal konturik izan behar. Posta helbide elektronikoa izatea nahikoa da eragiketa egiteko.

Amazon Login and Play

Amazon enpresak sarean ordainketa seguruak egiteko bultzatu duen zerbitzua da. Eta edozein webgunek ordainketa zuzena egiteko botoia jar dezake bere web orrian. Amazonetik at dauden orrietan sesioa has dezakegu eta klik batekin ordainketa egin. Aipatutako enpresan ordainketa egitea bezala da.

Google Wallet

Mugikorretik ordainketa segurua sarean egiteko Googlek eskaintzen duen zerbitzua da. Denda arruntetan ordainketak egiteko aukera duzu, sakelekoa kreditu txartel bat izango balitz bezala. Azken finean Google Wallet sareko saltzailearen eta eroslearen arteko bitartekari bat besterik ez da. Edozein kreditu txartelen datuak gordetzen ditu sarean eskuragarri izan ditzagun konexioa dagoen edozein tokitatik. Google kontu bat izatea beharrezkoa da zerbitzua erabiltzeko eta erabat doan da.

Trustly

Trustly ordainketa segurua sarean egiteko zerbitzu berri bat da. Kreditu txartelen datuak ez ditu gordetzen, sareko saltokitik banka onlinera sartzeko aukera emango digu eragiketa egiteko. Saltokiak, jakina, horrelako eragiketa baimendu beharko du.

Ordainketa segurua sarean egiteko beste sistemarik ezagutzen al duzu? Galderaren bat baduzu, bota ezazu iruzkinen atalean. Poz-pozik erantzungo dizugu!