Gero eta ohikoagoa da ikastetxeetako lehen hezkuntzako umeak programazioan lehen urratsak ematen ikustea. Sorkuntza eta berrikuntza lantzen dituzte. Ideia berriekin eta ikasteko gogoarekin ibiltzen dira, gainera. Sarrera berri honetan Scratch Eguna izango dugu hizpide eta programazioan aritzeko 5 tresna aurkeztuko dizkizuegu.

scratch eguna

Scratch Eguna┬ámaiatzaren 17an eta 19an Gasteiz eta Bilbon burutu zen. Gurean Scratch Eguna izenarekin ospatzen dugu mundu mailan Scratch Day bezala ezagutzen dena. Egun horretan lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek euren artean partekatzen dute programatzen aritu diren bitartean pilatutako eskarmentua. Jardunaldira hurbildu zen orok aukera izan zuen programazio tresna berri hau ikasteko. HEMEN dituzue burutu dituzten lan bikainak. ­čśë

Bilboko Scratch Eguna bideoa eta programatzeko bost tresna

https://www.youtube.com/watch?v=U7TPO-2sTbM

1. Scratch:

Programa informatiko honen bitartez haurrek lehen urratsak eman ahalko dituzte programazioan modu erraz batean bere interfaza oso erabilterreza delako. Online ere erabil daiteke. Jolasak, animazioak eta istorioak sortzeko aukera dago eta era askean partekatzekoa ere bai.

scratch eguna

 2. Hackety Hack:

 

Ruby eran programatzen uzten digun kode askeko aplikazio honek tutore pertsonal itxura dauka. Programaziorik ez da jakin behar lehen pausoak emateko.

Hackety Hack

3. Simple:

 

Oso xumea da! Programazioa garatzeko sistema honek era erraz batean programatzen jakiteko jakinduria ematen du. Profesionala ez bazara hau da zure aplikazioa. Izenak berak dioen bezala, Simple!

Simple

4. Alice:

 

Open Source, erabat doakoa den aplikazio honek 3D animazioetan programatzeko aukera ematen du. Objektuak eta algoritmoak erabiltzen ikasiko duzu.

Alice

 5. Crunchzilla:

 

Gazteentzako aplikazioa da. Bi mailatan sailkatzen den webgunea, Javascript ikastaroak aurki genitzazke, lekzio hauek batzutan interaktiboak dira eta ikasten ote goazen ikuska dezakegu.

crunchzlla

Eta zuk? Entzunda al zenuen honen inguruko berririk? Bada, jada ez duzu aitzakiarik tresna hauek erabiltzen hasteko.