Zer da Software  askea? Ezagutzen dituzu zer alternatiba askeak dauden? Software izenak ordenagailuko barne programak esan nahi du ( Sistema eragilea, programak eta abar) guzti honek nahi ditugun lanak aurrera ateratzen ahal bidetzen dizkigute. Eskuragarri dituzun hainbat lan tresna ezagutuko dituzu Bilduma aske alternatiboak sarrera honetan.

Software askea (ingelesez Free Software bezala ezaguna dena) uste dugu DOAN dela, baina egia esan ez da horrela. Bestealako Software mota bat da, era askean erabili, kopiatu, ikertu, eraldatu eta zabaldu daitekeena. Kasu gehienetan programak doan dira baina ez da arraroa izaten progrma hauetariko bat ordaindu behar izatea.

KZguneak hamar tresna aske aurkezten dizkizue, makina bat erabiltzailek egunero erabiltzen dituztenak mundu zabalean. Hemen aurkituko dituzuen loturetan programok eskuratu ahalko dituzue.

Bilduma aske alternatiboak

1. OpenOffice / LibreOffice:  Bulegorako bilduma aske eta doainekoa da: Textu prosezatzailea, kalkulu orria, aurkezpena, datu basea, marrazketa eta ariketa matematikoak egin litezke. Microsoft Windows, GNU/Linux eta Mac OS X sistema eragileetan erabili daitezke.

Bilduma aske alternatiboak

2. GIMP: Irudi digitalak eraldatzeko tresna askea da. Esan liteke Adobe Photoshop aplikazio komertzialaren alternatiba dela. Gif animatuak egin, argazki muntaiak, koloreak aldatu eta abar egin daiteke plataforma ezberdinetan erabilgarri dago.

Bilduma aske alternatiboak

3. Audacity: Plataforma anitzetan erabilgarria den soinu editorea da. Grabaketak egin, audio formatu ezberdinetan exportatu eta inportatu liteke, pistak editatu eta efektoak gehitu litezke grabaketetara besteak beste.

Bilduma aske alternatiboak

4. Mozilla Firefox: Nabigatzaile aske hau hainbat sistema eragiletan instala genezake. Beste hainbat abantailez gain pribatasuna oso ondo zaintzen du.

Bilduma aske alternatiboak

5. 7ZIP: Datuak txikitzeko programa askea da. 7Z formatua erabiltzeko aukera ematen du kalitatea mantentzen duena. Bestelako formatuak ere erabili llitezke, hala nola: ZIP, CAB, RAR, ARJ, GZIP, TAP eta abar.

Bilduma aske alternatiboak

6. Openshot: Bideoak sortu eta editatzeko aukera ematen du Linuxen. Openshot erabiltzen du diapositibak sortzeko, etxeko bideoak editatzeko, 3Den titulu animatuak egin litezke besteak beste.

Bilduma aske alternatiboak

7. Notepad++:  Iturburu kodea editatzeko edozein programazio hizkuntzatan.

Bilduma aske alternatiboak

8. ClamWin: Antibirus aske eta doain hau Microsoft Windowserako erabili dezakegu eta bertsio eramangarria ere badu instalatu beharrik ez duena. Malware aurkitzeko artxiboak banan banan aztertu beharko ditugu.

Bilduma aske alternatiboak

9. pdfCreator: PDF formatuan edozein textu dokumetu inprimatzeko gai da Microsoft Windowsen. Ziurtagiri digital bidez PDF fitxategi bat sinatzeko aukera ematen digu.

Bilduma aske alternatiboak

10. Ubuntu/Linux:  Kode askeko sistema eragilea dugu Linuxen bidez egina. 14.04 bertsioa eskuragarri dugu iada.  Lubuntu 14.04 bertsioa instalatu dezakezu zure ordenagailu zaharkituan, baliabide gutxiago izango du baina energia gutxiago kontsumituko dizu.

Bilduma aske alternatiboak