Gaur egun sarri entzuten dugu ERREALITATE AREAGOTUA. Baina ba al dakizu zer den? Sarrera honetan errealitate areagotuaren kontzeptua zer den, nola erabili eta erabiltzen diren programak azalduko dizkizuegu.

ERREALITATE AREAGOTUAREN KONTZEPTUA

Errealitate Areagotua (EA) edo Augmented Reality (AR) inguru erreala, ikus dezakeguna eta birtuala, bakarrik itxurazkoa dena, nahasten duen teknologia da. Errealitate fisikoarekin harremanetan sartzeko era berri bat da.

errealitate areagotuaren kontzeptua

Produktuak saltzeko oso eraginkorra denez publizitatean asko erabiltzen da, turismoan monumentuak aurkitzeko, hoteletan… ematen zaion beste erabilpen bat bideojokoena da. Mendizalea bazara inguruan dituzun mendien izenen berri ere izango duzu. Eta beste hamaika erabilpen eman daikoke.

Errealitate areagotua erabiltzeko zer behar dugu?

1. Mugikorreko pantaila: Bertan kamarak erakusten digun alde erreala azalduko zaigu eta bestetik alde birtuala

2. Web kamera:  Errealitatea programara igortzeko.

3. Software: Datu errealak hartu eta errealitate aregotuan bihurtzen dituena.

4. Markagailuak: Kode plantilak dira (QR antzekoak), programak kamera martxan jartzen du eskaneatzeko eta monitorean hartu dugun informazioa azalduko zaigu.

Ondoren teknologia honekin eginiko hiru adibide azaltzen dizkizuegu:

http://youtu.be/oqCFJIRK6wU
http://youtu.be/unka-i5CDk4
http://youtu.be/AyqrfsPt_So

Mugikorrentzako aplikazioak:

  • Augment, 3D Errealitate areagotua: iOS  eta android mugikorrentzako sistema eragileentzat, markagailuak eskanetzen ditu eta errealitate areagotua azaltzen digu.

augment

  • Wikitude: Errealitate areagotuarekin ikertzeko tresna da. Proiektuak, promozioak, jolasak… bakarrik ikusten dituzun gauzak eskaneatu egin behar dituzu. Aurrekoa bezala iOS y android  sistema eragileetan erabilgarri duzue.

wikitude

Aipatutako aplikazioak gehien erabiltzen direnak dira gaur egun, hala ere, ondoko loturetan beste hainbat aurkituko dituzue:

Errealitate Areagotua Androidekin

Mikroenpresa Digitalak ERREALITATE AREAGOTUA ETA MUGIKOR BIDEZKO MARKETINA ikastaroa eskaintzen du. HEMEN aurki ditzakezu planifikatutako ikastaroak.

Animatu eta ikusiko duzu zelako gauza bereziak azaltzen zaizkizun. 😉