Zer irudituko zitzaitzun jantziak, musika tresnak, autoarentzat atalak, jostailuak eta abar sortzeko aukera izango bazenu? Ordenagailuan edozer gauza diseinatzen badugu hiru dimentsiotan egin ahalko dugu 3D inprimagailuei esker. Orain arte arkitektuek eta industrian disenatzaileek soilik erabiltzen zuten.  Gaur egun aldiz bere erabilpena asko zabaltzen ari da medikuntzan protesiak egiteko eta beste hamaika arlotan piezak egitea gero eta ohikoagoa da. 3D inprimagailuekin sortu nahi duzuna! DIY (Do It Yourseft edo zuk zeuk egin zure kabuz) teknologia berria ospetsua bilakatzen ari da honi esker.

3D inprimagailuekin sortu

3D inprimagailu hauek ez dira merkeak, hala ere, gero eta enpresa gehiagok halako gailu merke eta erabil errazak ekoizten dabiltza. Auskalo egunen baten etxea egin ahal izango dugu inprimagailu hauetako batekin? Batek daki. Dokumentuak paperean inprimatzeko etxean dauzkagun bezala hauetako bat edukiko dugu ere. 3D inprimagailuekin sortu ahal izango dugu nahi ditugun tresnak.

3D INPRIMAGAILUEKIN SORTU NAHI DUZUNA (ADIBIDEAK)

Enpresa txinatar batek  4000€ truke dida baten etxeak egiteko gai da 3D inprimagailuak erabilita.

Natural Machines enpresa kalandarrak elikagaiak sortzeko lehen inprimagailua sortu du. Salneurria 1000€ inguruan dabil. Jaki gozoak eta gezak egiteko aukera ematen du, ogiak, pastak, txokolatea eta abar luze bat.

“3D inprizeio merkea: Edozeinek edozer gauza ekoiztu dezake” Euskadi Innova jardunaldiak eskaini dira. Diseinatzaileentzat, enpresarientzat, irakasleentzat, ikasleentzat eta abar zuzendua. 3D inprimagailu bat nola erabili jakin nahi baduzu, badakizu, Informa zaitez!  3D inprimagailuekin sortu gura duzun hori. 😉

3D inprimagailuak nola dabiltzan: Nola erabili eta zer salneurri duten jakin nahi?

https://www.youtube.com/watch?v=y5p8kzYt8Ig

3D inprimagailuak: nola dabiltza

https://www.youtube.com/watch?v=nf7ZcQ8qd4Y