Duela zenbait hilabete Lehenengo saioa – Bilduma aske alternatiboak argitaratu genuen. Oraingoan bigarren saio aurkezten dizuegu, “Bilduma aske alternatiboak 2”, apartako beste hamar tresnekin. Ziur oso baliagarriak izango zaizkizuenak!

BILDUMA ASKE ALTERNATIBOAK 2

BILDUMA ASKE ALTERNATIBOAK 2

(10 TRESNA)

1. Blender: 3D diseinuak egitea nahi? Plataforma anitzeko programa aske honekin, argiarekin jolastu, errenderizazioak egin, animazioak eta hiru dimentsiotako grafikoak sortzeko aukera izango dugu.

Blender

2. Etherpad: Talde lanak egiten dituzuela? Lasai hemen daukazue aukera. Etherpad web editore honekin, momentu berean egingo dituzue lanak besteekin. Hainbat lagunei textu bakar bat elkarrekin eta momentu berean editeatzea baliatzen die. Pertsona bakoitzak idazten duena kolore desberdinen bidez bereiztuko da. Lana egiten den bitartean, txateatzeko aukera ematen du komunikazioa erreztuz.

Etherpad

3. MyPaint: Margotzea gustoko duzue? Diseinu grafikoa ere? Tableta digitalizatzaile erabiltzen baduzue, tresna aske honek marrazkiak eta baita ilustrazioak ere egiteko aukera eskeintzen du .

MyPaint

4. Infrarecorder: CD/DVD grabaketak egiteko aukera izango duzue tresna honekin. Windows-en ere erabili daiteke. Eskeintzen dituen aukera anitzen artean honako hauek dira aipagarrienak: datu eta audioa grabatzea, WAV modukoak lortu, ISO irudiak sortu… Gainera, 31 hizkuntzatan eskura daiteke.

Infrarecorder

5. VLC media player: Plataforma anitzeko eta kodigo askeko erreproduktore multimedia honek, makina bat fitxategi mota irakurtzeko gai da. DVDak, CD audioak…

VLC media player

6. Mozilla Thunderbird: Posta elektroniko bezero honek, hainbat posta kontu kudeatzeko aukera ematen du leku bakar batetik eta ordenagailuko idazmahietik. POP eta IMAP protokoloak erabiltzeko gai da. Gainera Ligthning gehigarria instalatu dezakezue agenda erabiltzeko.

Mozilla Thunderbird

7. AbiWord: OpenOffice.org Writer baino arinagoa eta plataforma anitzetan erabilgarria den testu prozesadorea. Oso erraza da erabiltzen.

Abiword

8. Chromium: Chromium kode askeko web nabigatzailea da.

Chromium

9. Tux Paint: Etxeko edozeinek margotu ahalko du tresna honekin. Etxeko txikiek zein helduek. Animatu!

Tux Paint

10. Keepass: Zuen kontu pertsonaletara sartzeko hainbat pasahitza dituzue ezta? Tresna honekin era seguru batean kudeatu ahalko dituzu guztiak. Gainera modu zifratu batean gordeta izango dituzue.

KeepassBigarren saio hau, “Bilduma aske alternatiboak 2”, lagungarri izatea espero dugu. Kontaiguzue zuen esperientziak eta gomendaiguzue beste aplikazioren bat. Laister izango gera hirgugarrengo saioarekin.