Aspalditik, gure erosketak egiteko modua aldatzen ari da. Duela hamarkada batzuk auzoko dendan egiten genituen erosketak. Gero supermerkatu handien zabaltzearekin ohiturak aldatzen joan ziren. Autoa hartu eta aste osorako erosketak egitera joaten hasi ginen. Internetaren zalbalkundearekin saltzaileek beraien produktuak sarean jartzen hasi ziren eta eskaintza erakargarriak egiten. Gaur egun oso ohikoa da saretik erostea eta etxean modu erosoan jakiak edo bestelakoak jasotzea.

Etorkizun hurbilean saltokira joatean berrikuntzak aurkitzea ez da arraroa izango. Errobotak izango dira bertan aurkituko ditugun lagun berriak, generoa apaletan antolatzen eta hauen inbentarioa egiten. Adimen artifizialari esker guk nahi dugun errezeta egiteko aholkuak jasoko ditugu, jakiak non dauden azalduaz. Eta erosketa bukatzean zer egiten dugu? Kutxatik pasa. Batzuetan denbora luzea pasatzen dugu bertan eta ez da batere atsegina. Etorkizunean itxaronaldirik ez dugu egin beharko, kutxara heltzen garenean zenbat ordaindu behar dugun esango digutelako guk ia ezer egin gabe. Bakarrik atzamarra erakutsiaz adibidez.

Nolakoak izango dira erosketa teknologiko berriak?

erosketa teknologiko berriak

KZguneako erabiltzailea

Supermekatuek aldaketak bizi izan dituztela gauza nabaria da. Beraien jardueran, teknologia berriek laguntza handia eskeintzeaz gain, erosleei ere erosketak modu azkar eta oso erosoan egin daitezkeela erakutsi die. Horren erakusle QR kodeen erabilera erosketak egiteko momentuan. Nahikoa da adimendun telefonoa izatea eta produktuen QR kodeak honekin irakurtzea. Ondoren, etxetik erositako gaiak zein egun eta ordutan bidaltzea erabakiko dugu. Erosteko era hau ez da oraindik asko hedatu gure artean baina auskalo! smartphoneak gero eta gehiago erabiltzen ditugu eta honek saltzaileak anima ditzazke honelako erosketa modua eskaintzera.

https://www.youtube.com/watch?v=h7HnR02kJxY

Etxetik ere erosketak egingo ditugu gure sakeleko telefonoa, betarurreko adimenduak, tabletak… erabiliz. Esnea falta zaigula? Kode barra irakurri eta etxera bidaliko digute esne fresko freskoa. ­čÖé

Zein da zure iritzia? Ezagutzen zenituen erosketa teknologiko berriak? Utzi ezazu zure iruzkina ­čśë

http://vimeo.com/100180149