KZgunea eta Software librea aurkezpena – LibreCon 2014

Berrikuntza asko ditugu egia esan. Has gaitezen aurkezpenarekin!

20141111_125718_360

KZnux: KZgunea telezentro sare osoan sistema eragile aske eta pertsonalizatua erabilgarri daukagu. KZnux deitzen da. Iraganean Windows XP bakarrik geneukan orain aldiz sistema eragile aske bat erabiltzen dugu GNU Linux Ubuntu 12.04an dabilena. KZguneak moldatua bertan ematen den zerbitzuen beharrei erantzuna emanten diena

librecon

– Moodle: Moodle plataforma erabiltzen dugu formakuntza emateko eta eduki guztiak bertan daude. Edozeinek erabiltzeko prest dugu eta PDF formatoan eskuratu daiteke. Telezentroetan klaseak emateaz gain duela urtebete inguru Online formakuntza hasi ginen ematen eta onarpen handia izan duela esan genezake. Autoformazioa izeneko beste formakuntza mota bat jarriko dugu martxan laister. Dokumentazioa era errazean antolatuta dago izan ere erabiltzaileak behar duen informazioa aurkitu eta laguntzarik gabe ikastaroa jarraitu ahal izango du.

WordPress: KZgunea Bloga informazio kudeaketa sistema aske honetan dago. Argitaratzen dugun informazioa ez galtzea aholkatzen dizugu!

Slack: Langileen artean elkar komunikatzeko erabiltzen dugun tresna da. Baita ere eduki ezberdinak partekatzen dugu bertan.

Ez ahaztu bihar Azaroaren 12a 12:30etan Txoko Businessen KZnux aurkeztuko duela KZguneak eta software askean egiten dugun lanaz ere azalpenak emango ditugula. Zatoz!

20141111_161459_360