KZgunea 2014ko Libreconen egongo da! Informazio gehiagorako egin klik HEMEN azaroak 12 12:30etan aurkeztuko diren berrikuntzak jakiteko

Librecon 2014 Sofware askeko eta teknologia irekiko biltzar handiena Bilboko Euskalduna jauregian burutuko da azaroaren 11 eta 12an. Aurtengo jardunaldiaren helbururik nagusiena teknologia askea, berrikuntza eta ekintzailetasuna bultzatuz gizarteko alor ezberdinetan negozio eta lanbideak sortzea izango da.

LIBRECON 2014

Hainbat ekintza burutuko dira eta gai hauen inguruan izango dira: Osasuna, komertzioa, industria eta hezkuntza. Bereziki azken alor honetan mintegien bidez administrazio publikoentzat eta enpresa pribatuetan izandako kasu arrakastatsuak teknologia libreetan azalduko dira.

libreGoi mailako hizlariak eskainitako hitzaldiez gain alor honetan izandako berrikuntzak azalduko dira tailer eta erakustaldien bidez Librecon jardunaldietan.

Business atalean negozio hauekerak aztertuko dira enpresen arteko networkingaren bidez. Take Up txokoan berriz lanbide ezberdinez osatutako lagunek sei taldetan enpresa batzuk jarritako erronkei erantzuten jardungo dute. Aurkezten diren hiru ideia hoberenei proiektu errealak izateko aukera emango zaie. Lana topatzeko gunea izango da ere. Bertan lan boltsa batean interesa duten lagunek beraien hautagaitza aurkezteko aukera izango dute.

Erakustoki bat ere izango da goi mailako enpresek beraien azken berrikuntzak aurkezteko aukera izango dutelarik.

Twitter bidez jardunaldian gertatzen guztia jarraitu ahal duzue, #librecon Hashtag bidez.

Eta ez ahaztu KZgunea han aurkituko duzuela ere. Etorri eta ezagutu gaitzazu! 😉

20141111_115958_360