Gero eta gehiago erabiltzen ari dira soinean jarrita edo erropan integraturik eramagarriak diren tramankulu elektronikoak. Etengabe erabiltzailearekin harremanetan dauden teknologiak dira eta hainbat funtzio desberdinetan lagungarri izan daitezke, bihotz taupaden kontrola baita ikusten ari garenaren argizkia ateretzeko adibidez. Jantzi daitezkeen teknologi berri honi, jantzgarria deritzogu, Wearable ingelesez. Erabiltzaileen gehigarri bat direla esan genezake bai gorputzarena eta baita adimenarena ere.

Wearable tramankuluak

LogoWearable

Lanak egiten eta informazioa eskuratzeko lagungarri zaizkigun hainbat tramankulu ditugu gaur egun gure artean. Ondoren, jantzgarriak diren elementu hauen adibide batzuk ditugu.

Vivofit: Eskumutur adimendua eguneko ekintza fisikoa kontrolatzeko egokia. Loaldia monitorizatzeko balio du ere bai.

https://www.youtube.com/watch?v=u4EDlxqLfVY

Google Glass: Googleren betaurreko adimenduek inguruko informazioa ematen digute eta beste hainbat ekintza burutzeko baliagarriak zaizkigunak, argazkiak atera adibidez. Beste erabiltzaileekin komunikatu eta sarean informazioa lortu dezakegu ere. Medikuntzan eta larrialdietan erabiltzen dira adibidez.

https://www.youtube.com/watch?v=4HhmUaFj5-E
https://www.youtube.com/watch?v=cOKSQLolNWA

Nymi: Eskumutur teknologikoa etxeko atea eta kotxekoa irekitzeko, sareko gure kontuetara sartzeko, ordenagailura zuzenean sartu eta beste eragiketa egiteko aukera ematen du.

https://www.youtube.com/watch?v=jUO7Qnmc8vE

Myo: Beso eskaner honen bidez Appleko hainbat makina erabili ahako ditugu egiten ditugun keinuekin. Ordenagailuan eragiketak egin, bideojokoetan aritu, telefono deiak hartu eta beste makina batzuekin harremanetan jarri.

https://www.youtube.com/watch?v=oWu9TFJjHaM

Smart Diaper: Ume txikien fardel eta mugikor aplikazio honen bitartez umearen giltzurrun arazoak ikuskatu dezakegu. Baita ura behar duen ere bai.

https://www.youtube.com/watch?v=HvqfUbaoE2M

Sensible Baby: Ume txiki bat nola dagoen ikuskatu dezakegu makinatxo honekin.

https://www.youtube.com/watch?v=AGqkaP_BMCc

Eskuragarri dauden wearable tramankuluak dituzue hauek. Ezagunak zenituen? Erabiltzen duzu horrelakore bat? Ziurrenik zuetako hainbatek jantzi daitezkeen bestelako elementuak ezagutzen dituzuela. Eskertuko genizueke behealdean iruzkin batean hoien berri emango bazenigukete. 😉