Softare libreko biduma aske alternatiboen lehenengo y bigarren sarreren ondoren zuen egunerokoan baliagarri izango duzuen 10 programa libre dakarkizue KZguneak. Hona hemen Hirugarren saioa – Bilduma aske alternatiboak 3

BILDUMA ASKE ALTERNATIBOAK 3

(10 TRESNA)

BILDUMA ASKE ALTERNATIBOAK 3

CamStudio: Idaztokian gertatzen den oro grabatu dezakegu, pantaila osoa, leihoak edo gune zehatzak. Audioak ere graba ditzakegu eta hitz egiten ari garena mumentu horretan mikrofono bidez. Bideotutoretzak egiteko oso egokia da.

camstudio.png

Sweet Home 3D: Gure etxeko gela bateko diseinua egin nahi dugu? Hala bada tresna honekin edozein gelatako irudia egin dezakegu aurredisenatutako hainbat gailu dakartzalako.

SweetHome3DLogo.png

Sinadura: Hainbat plataformatan erabili dezakegun trena honekin PDF fitxategiak sina genezake. Softwareak dokumentuaren osotasuna eta benetakotasuna bermatzen ditu. Sinadura nominetan, fakturetan, ziurtagirietan eta abar luze batean egin dezakegu.

sinadura.jpg

Moon Secure Antivirus: GPL kode askean dabilen tresna honekin gure ordenagailua babes dezakegu programa maltzurretatik. Denbora errealean babesa eskaintzen du, eskatutako azterketak, eguneratze automatikoak eta abar.

moon-secure-antivirus_icono.png

Dia: Diagramak egiteko balio duen Microsoft Visioren alternatiba askea da. Makina bat gailu diagramak egiteko eskaintzen ditu.

Dia_logo.jpg

JClic: Irakaslea bazara eta zuk irakasten duzun ikasgaia era dibertigarri baten erakustea nahi baduzu zure tresna JClic da 😉 Hezkuntza mailan hainbat ekintza egiteko balio digu: Hala nola: Textu ariketak, buruhausgarriak, hitz gurutzatuak eta beste. Java plataforman garatua dago. Kode askean egina eta hainbat sistema eragiletan erabilgarria da.

jclic_logo.gif

TestDisk & PhotoRec: Datuak berreskuratzeko programa da. Zenbat aldiz ezabatu dituzu nahi ez zenituen fitxategiak? Edo birus batek ezabatu ditu? Disko gogorretik software honen bitartez berreskuratu ahal izango dituzu.

TestDisk & PhotoRec.jpeg

 

DreamChess:  Xake zale zara? Horrela bada, laguna beharko duzu jolasteko ezta? Jolas honen bitartez ordenagailu edo lehiakide baten aurka jolastu ahalko duzu. Xake partidan egiten ditugun mugimenduak azaltzen dizkigu eta tablerotik kendutako fitxak ere. Animatzen al zara jolastera?

dreamchess.jpeg

Calibre: Liburu elektronikoen kudeatzaile bat da. Liburu eletronikoen irakurleekin bat egin dezakegu eta liburuen formatuak beste formatu batetara alda genezake.

calibre-logo.png

PDFsam:  PDF formatodun fitxategia beste dokumentu batzutan zatitzeko balio digu. Irizpidea erabiltzaileak jartzen du, izan orrialdekoa edo izan kapituluka edo besteren batean. Hainbat dokumentu bakar batean bildu dezakegu.

PDFSAM