Bazenekien bakarrik lan-eskaintzen ehuneko hogeia publikoa egiten dela? Hau da, Bostetik bakarrik bat ezagutzen da. Non daude lan-eskaintza gehienak orduan? Orduak botatzen dituzu ordenagailuaren aurrean zure profil profesionalera egokitzen diren eskaintzen bila, baina gaitza da hau egitea agerian ez badaude lan-eskaintzok. Hau gertatzen da enpresa askok bitartekariengana edo bere kontratazio-iturrietara jotzea aukeratzen dutelako.

Zer da networking-a?

Honek eramaten gaitu pentsatzera lan-eskaintza lortzeko gai izateko beharbada orain arte erabilitako estrategia agian aldatu behar dugula. Modurik onena ezkutuko lan merkatuan sartzeko kontaktu sare bat egitea da. Hau Networking hitz ingelesaz ezagutzen dugu. Alegia lanerako aukera berriak lortzen lagun diezazuketen kontaktu profesionaleko sare bat sortzea.

Networking

Networking

Gure kontaktu-sarera joateko orduan kontuan izan behar ditugun jarraibide batzuk daude:

Lehenik eta behin, helburu profesional bat ezarri behar duzu, hau da, zer nahi duzun argi izan behar duzu, enplegua bilatzea edo lanbide karrera aldatzea, edo agian zure kontaktu-sarea bakarrik handitzea aukera berriei lan eremuan bidea emateko. Nahiz eta edozein izan zure helburua, horretarako pertsona egokiak bilatu behar dituzu, zure helburua lortzeko lagundu diezazuketen haiek. Linkedin-eko profil bat egitea oso garrantzitsua da ere, hemendik zure kontaktu profesionaleko sarea zalantzarik gabe handitu ahal izango duzu eta. Oinarrizko arauak ikastea oso garrantzitsua da ere. Zure burua saltzen ikasi behar duzula da.

Kontratatuko zaituen pertsonari bere enpresantzako onuragarria izango zarela azaldu beharko diozu. Komenigarria da zure marka pertsonala lantzea, zure talentua eta nabarmentzen duzunagaitik frogak erakustea  (Gai honeri buruz luze eta zabal hitz egin genuen aurreko sarrera batean). Beste alde batetik diziplinatua eta antolaua izan behar zara. Networking-agenda bat egin behar izango zenuke egunero lortzen ari zaren aurrerapenak apuntatzeko. Eta bukatzeko, Networking bidez egiten dituzun pertsonekin harremana mantendu behar duzu. Telefono edo posta elektronikoaren bidez, manten zaitez zure kontaktu-sarean dituzun pertsona haiekin harremanetan. Eta ez ahaztu sare sozialetan zure lan alorreko informazio baliotsua partekatzeaz. Ondo egindako Networking-ak profesionalki hazten lagunduko digu.

Bideo honetan zergatik Networking garrantzitsua den geuri eremu laboralean aurreratzen laguntzeko erakusten dizugu:

http://youtu.be/JP4Qlq1AI1E