Ohikoa izaten da geure etxeetan zenbait ontzi izatea, sortzen ditugun hondakinak bereizteko, ondoren, dagokion edokiontzian bota eta dagokion bezala birziklatzeko.

Baina, hondakin elektronikoak zer diren ba al dakizu? beraiekin zer egingo zenuke? ba al dakizu zer gertatzen den gure ingurutik desagertzen direnean?

Hondakin elektronikoak eta kontsumo arduratsua.

 

Hondakin elektronikoak

Garbigunea

Hondakin elektronikoak, edozein gailu elektronikoaren bizitza zikloa amaitzen denean sortzen diren hondakin motak dira, ordenagailuak, telefono mugikorrak, kableak, inpresorak…alegia, e-waste (e-zaborra) ere deitu egiten zaie hondakin hauei.

Gainontzeko hondakinekin gertatzen den bezala, egokiena eta jasangarriena bota baino lehen, gure aldetik ausnarketa txiki bat egitea izango litzake.

Hau da, hondakina bota aurretik, benetan hondakin baten aurrean gauden pentsatu behar dugu, bere bizitza zikloa guztiz bukatu al da?, beste erabilpen bat ematea posible izango litzateke?,  beste pertsona batek erabilera eman liezaioke?.

Zeinek ez du oraindik erabilgarria den telefono mugikor bat zakarrera bota? Baliteke modan ez egotea dagoeneko, edota teknologiak aurrera egiten duen erritmoarekin, izan daiteke guretzako “txiki” geratu izana….

Hemen, produktu elektronikoen bizitzaren inguruko eta gure kontsumoa aztertzen duen oso dokumental interesgarria  aurkituko duzue, “Comprar tirar comprar” izenburua du.

Esan dugun bezalan, gure gailu elektronikoa, hondakin elektronikoa dela argi daukagunean, horretarako egokituta dauden garbigunera eraman beharko dugu,  ondoren dagokion tratamendua eman ahal izateko.

Zure etxetik gertuen dagoen Garbigunea non dagoen, ez dakizula?

Bila ezazu!!

hondakin elektronikoak

Puntu garbia

Arabako garbiguneen kokapena eta informazioa

Bizkaiko garbiguneen kokapena eta informazioa

Gipuzkoako garbiguneen kokapena eta informazioa

 Honakin elektronikoak, ikusten ez den toxikotasuna

Hondakin mota hauen arazorik larriena, osatzen dituzten materialen toxikotasuna da, gehienek beruna, merkurioa, artsenikoa…izaten dute beraien baitan, horregatik toki zuzenean utzi behar dira, tratamendu egokiena emateko.

Azken urteotan, erakunde ekologista askok, hondakin mota hauen exportazio ilegala salatu izan dute. Orokorrean Afrika eta Asiara bidaiatzen dituzte, non eskuartean edukitzen dituzten langileek, haurrak askotan 🙁 , substantzia toxiko hauen aurrean aurkitzen dira.

Ausnartu dezagun “Gauza elektronikoen historia”ren inguruan, guk lagunduko dizugu. 😉

https://www.youtube.com/watch?v=DS7kuv9v6S4

Bukatzeko,  hemen alternatiba oso interesgarri batekin uzten zaituztegu, Reciclanet, Bilbon kokatzen den elkarte ekologista bat da. Software librea, ekologia, hezkuntza eta elkartasunaren  inguruan difusio lana egiten du 2000 urtetik geroztik, pena merezi du beraien Webari begiradatxo bat botatzea.