2015rako egongo diren 10 joera teknologiko estrategikoak aurkeztuko dizkizugu ondoren. Zerrenda hau, Gartner taldeak egindako ikerketaren ondorioa da. Aholkulari enpresa hau informazio-teknologien kontuetako erreferentzia moduan hartzen da askotan.

10 joera teknologikoak

10 joera teknologikoak

Ezagutu 10 joera teknologikoak 2015erako

1.- Informatika toki guztietan

Gailu mugikorrek ugaritzen jarraitzen dutela kontuan izanez, mugikorretako teknologiaren aurrerabidea erabiltzaileen beharretan zentratuko da, gailuetan soilik zentratu ordez. Enpresak erabiltzaileen eskaera berrietara moldatu behar izango dira, diseinuaren erronka berriei aurre egiteko prestatu behar izango dute.

2.- Gauzen Internet zabaltzea

Ordenagailua aspaldian Interneterako sarbide bakarra izateari utzi du, Internetera konektatzen gaituzten gailu gehiago ditugunez gero. Erronka da enpresek pentsatu behar dutela zer zerbitzu berri eskeini ahal diezaieke erabiltzeleei euskarri hauen bidez.

3.- 3D inpresioa

Analisten arabera, %98 gehiago espero dute saltzea datorren urtean  eta hau bikoiztea hurrengoko urtean. 3D-etan inpresioa gastuak txikiagotzeko eta diseinuan eta fabrikazioan hobetzeko era errentagarria da.

4.- Analisi aurreratua, orokorra eta ikusezina

Aplikazio bakoitzak aplikazio analitikoa izan behar du. Teknologia analitikoak aplikazio guztietan, era ikusezinean, bertakotuko dira. Enpresek aurre egin behar izango diote kantitate handiko datuen kudeaketari, eta informazio zuzena eskaini beharko diote pertsona egokiari zehazki, une egokian.

5.- Testuinguruarekin sentiberak diren segurtasun-sistemak

Analisi orokorreko sistemarekin osatutako adimen konbinatuak ingurunearekin sentiberak diren segurtasun-sistemako garapena bultzatuko du. Aplikazioek ematen den informazioa erabiltzailearengana moldatu ahal izango dute, beraren eskaerako testuingurua ulertzerakoan.

6.- Makina adimentsuak

Ibilgailu autonomoko prototipoak, laguntzaile pertsonal birtualak eta aholkulari burutsuak, jada daudenak eta bizkor eboluzionatzen dutenek berri bateko hasiera markatuko dute.

7.- Lainoan/bezero informatika

Analisten arabera, epe motzean laino/bezeroa ikuspegia edukiaren sinkronizazioari buruz izango da eta aldi bereko gailuak hainbat aplikazio erabiltzeko.

8.- Aplikazioak eta azpiegitura softwareak definitutakoak

Programazio zaluak negozio digitalaren funtzionamendua ziurtatzeko malgutasuna lortzea baimenduko die enpresei. Informatikak estatikatik urrundu behar du eskari aldakorrak negozio digitaletan kontuan izanez modelo dinamikoetara pasatzeko.

9.- TI Web eskalara

Prozesuak eta eskala webera metodoak, jada Amazon, Google eta Facebook bezala Internet erraldoiek darabiltzaten antzekotara, aldi bakoitzean enpresa gehiagok hartuko dituzte.

10.- Arriskuan eta autobabesean oinarritutako segurtasuna

Segurtasunak elementu garrantzitsua izaten jarraituko du etorkizun digitaleranzko bilakaeran, baina honek oztopo bat aurrerabidean ekarri gabe.