Gutxinaka sukaldaritza liburuak apaletan uzten hasi ginen, eta sarean aurkitzen genituen errezetak inprimitzeari ekin genion, tarteka. Honela mota honetako liburuak geroz eta toki gutxiago izan ohi dute gure etxeetan.

Gaur egun ordea, sukaldaritza lanetan gidari diren APP ugari sortu dira eta oso erosoak dira sukaldean gauden bitartean erabiltzeko, askok azalpen bideo eta guzti izaten dituzte….

Beraz, badakizu! Hartu ezazu zure Smartphona edo tableta. Gehien erabiltzen ari diren APPen zerrenda guk adieraziko dizuegu!

Sukaldaritza erraza modako APPekin

EPICURIUS

Izenburu berdina duen Online liburuaren bertsioa da  APP hau. 30000 errezeta baino gehiago aurkitu ditzakegu bertan, batez ere nazioarteko sukaldaritzakoak. Bertan errezetak osagaien, zailtasun mailaren… arabera sailkatu daitezke.

Hemen eskuratu dezakezu Androiderako eta hemen Applerako.

sukaldaritza
Epicurius

CANAL COCINA

Canal Cocina telebista kateak sorturiko App-a da honako hau.

Osagaiak, pertsona kopurua, eta gure denboraren araberako bilaketa egin dezakegu, eta APPak  errezeta ugari aurkeztuko dizkigu.

Gainea, errezeta guztiak azalpen guztiak ematen dituen bideo  eta datu guztien  fitxa batekin batekin datoz. Canal Cocina telebista kateak sorturiko App-a da honako hau.

Hemen eskuratu dezakezu Androiderako eta hemen Applerako.

Ondorengo bideo honetan, aplikazioa nolakoa den ikus dezakezu.

https://www.youtube.com/watch?v=YYh6zTn359g

¿QUE COCINO HOY?

3200 errezeta dituen APP honetan, osagaien eta sukaldaritza motaren araberako sailkapena egin dezakegu. Gainera aholku moduan, edari egokiena zein den esaten digu. Nahi baduzu, hemen irakurri ditzakezu errezeta guztiak.

Hemen eskuratu dezakezu Androiderako eta hemen Applerako.

 COCINILLAS

Errezeta ugari aurki ditzakegu bertan, Baina baliagarriena agian “nere hozkailua” atala da, bertan gure hozkailuan dauzkagun osagaiak zeintzuk diren sartu, eta nola erabililtzeko gomendioak ematen digu APPak.

Hemen eskuratu dezakezu Androiderako eta hemen Applerako.

FOOD PLANNER

APP honen berezitasuna, planifikazioa da, hau da, eguneroko menuak planifikatu ditzakegu. Aste osorako gosariak, bazkariak, afariak…planifikatu daitezke, oso baliagarria izan daiteke, egunero zer prestatu ez dakienarentzat.

Hemen eskuratu dezakezu Androiderako eta hemen Applerako.

sukaldaritza

Sukaldaritza plana

Sukaldean sartzeko aitzakiarik ez dugula argi dago, bai geure buruarako zein inguruan dauzkagunak txunditzeko, beraz hartu ezazu mantala eta ekin!

On egin!